Herritar guztiek argitalpen hau modu errazean erabil dezaten, formatu digitalean Udalaren web gunean egongo da eta, internet-en erraz maneiatzen ez dakiten pertsonentzat, paperean ere Udaltegi guztietan.
Herritarrak ikastaro eta tailerren eskaintza zabaletik gidatzeko argitalpen hau ezinbesteko tresna bilakatu da: Kultura eta Hezkuntza; Berdintasuna, Lankidetza eta Hiritarrak; Euskera, Gazteria eta Kirola, eta Osasun eta Kontsumo Sailek antolatutako jarduera guztien ikuspegi osoa ematen duelako. Gainera beharrezko informazioa eskaintzen du, bai gaika (kultura, aisialdia eta kirola, nagusiak eta berdintasuna) zein ikastaro eta tailerretako bakoitzaren kokapen fisikoagatik.
Informazio erabilgarria duen gida, guztion eskura
Izapideak erraztea, administrazioa herritarrei hurbiltzea eta udal ikastaro eta tailerrei buruzko informazioa eskuragarri jartzea da Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Sailaren helburu nagusia.
Joan den urtean bezala, kontsultak eta eskaerak Udalaren web gunean, www.bilbao.net, 94 010 010 edo 010 telefonoetara deituz edota Barrutietako Udaltegietan eta Hiritarrentzako Arreta Bulegoan kokatutako Bilbao Klik-eko hogei terminaletan egin ahal izango dira. Kanal askotako sistema dute bulego hauek. Euretako bat euskarri telefonikoa izango da eta pertsona batek erabiltzaileari lagunduko dio bere tramiteak egiten, bitartean sortu ahal zaizkion zalantzak argitzen eta intzidentzien berri jaso eta berehalako erantzun hurbila eta eraginkorragoa ematen.
Beharrizanetara egokitutako eskaintza
Duela urte batzuetatik hona, Udalak ikastaro eta tailer ugari antolatu ditu. Denetarikoak dira, adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonei zuzenduta. Kirol, kultur eta aisialdirako jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, nagusientzakoak... guztiak aisialdirako ordezko aukera osasungarri bilakatu daitezke. Horrela, ezaguera berriak eskuratzen dira, pertsonen arteko harremanak sustatzen diren bitartean.
Udal ikastaro eta tailerretako erabiltzaileen iradokizunak jasoz, 2015-2016 edizio honetarako Udalak 6592 plaza eskainiko ditu, 331 jarduera desberdinetan; hau da, aurreko ikasturtearekin alderatuz gero, 12 jarduera gehiago eta 42 plaza.
Aurtengo berrikuntza gisa Santutxuko auzoko eskaintza dago. Berdintasuneko hiru tailer, aisia eta kiroleko bost ikastaro, kulturako hiru tailer eta adineko pertsonentzat osasunerako 4 ikastaro egingo dira Udaltegi berri honetan (Remigio Gandasegi 6).
Ikastaro eta tailerretan aurreinskripzioa egitea
Aurreinskripziorako epea, ekainaren 16n hasi eta irailaren 7ra arte luzatuko da, jarduera eta arlo guztietarako. Garrantzitsua da esatea, prezioetan murrizketetarako eskubidea edukitzekotan, inskripzioa egin baino lehen egiaztatzea beharrezkoa dela barrutiko edozein udal bulegotan dagokion dokumentazioa aurkeztuz. Dokumentazio hau aurkeztu ezean, tarifa arrunta ordaindu beharko da.
Tramite guztiak Barrutietako Udaltegietan eta Hiritarrentzako Arreta Bulegoan kokatutako bulego elektronikoez gain, udalaren web gunearen bidez, www.bilbao.net, ere egin ahal izango dira, eta 94 010 010 edo 010 telefonoetara deituz.
- Kultura, Berdintasun, Aisia eta Kirolerako Ikastaroak
Lehenik, aurretik izena emandako bakoitzak joan nahi duen udal zentroa aukeratu dezake -gehienez bi- eta, horrela, zenbaki bat eskuratuko du irailaren 10ean goizeko 9:00etan Ibaiondoko Udaltegian (Pelota kalea, 10) egingo den zozketan parte hartzeko.
Zozketaren emaitza Udaltegietako iragarki tauletan jarriko da irailaren 11n hasita eta, horretaz gain, udalaren web gunean, www.bilbao.net, eta 944 010 010 edo 010 zenbakietara deituta kontsultatu ahal izango da. Gainera, horrela eskatu duenak, emaitzaren jakinarazpena SMS mezu edo mezu elektroniko baten bitartez ere jasoko du.
Aukeratutako pertsona bakoitzari izena emateko hitzordua emango zaio. Inskripzioa egiteko epea irailaren 14a eta 24a bitartekoa da, biak barne. Une horretan aukeratutako zentroan edo zentroetan eskura dauden jardueren artean hautatzeko modua egongo da. Gehieneko muga tailer bikoa da, aisia eta kirola eta berdintasunaren alorretan, eta jarduera bakarrekoa kultur tailerretan.
Nahi den jarduera aukeratzerakoan, bakoitzari dagokion kuotarekin abonu-agiria inprimatuko da diru-sarrera egiteko. Abonu-agiri honetan ordainketa egiteko azken eguna ere agertuko da. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.
Urriaren 1ean, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan matrikulatu ahal izateko inskripzio epealdi berria zabalduko da. Udaleko ikastaro eta tailerretan parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo den inskripzio epealdia izango da hau, baita, aurre-inskripzioa egin ez dutenentzako ere.
- Osasunerako ikastaroak adineko pertsonentzat
Inskripzioa ekainaren 16tik irailaren 7ra arte udaltegietan eskabidea entregatuz gauzatuko da.
Inskripzio epea bukatuta, irailaren 24ean plazak adinaren arabera esleituko dira, hau da, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta lehentasun handiagoa.
Erreklamazio epea irailaren 24tik urriaren 1era bitartean zabalduko da.
Asistentzia, bajak eta diru-itzulketak
Edonola ere, jardueretara asistentzia periodikoa izatea eskatuko da. Justifikatu gabeko hutsegiteak jardueran baja ematea suposa lezake, matrikularen diru-itzulketarik gabe.
Matrikula edo inskripzio nahikorik egon ezean, bertan behera utzi litezke hauek eta ordaindutako zenbatekoak itzuli.
Jarduerak urrian abiatu eta 2016eko maiatza-ekainera arte luzatuko dira.
Baldintzak
Bilboko Udaleko ikastaro eta tailerretan parte hartzeko Hirian erroldatuta egon behar da eta jarduerek eskatzen dituzten baldintzak bete behar dira.
Gogoratzekoa da, jarduera talde bakoitza hainbat erabiltzaile profili zuzenduta dagoela, hala nola:
• Kultura, Aisialdia eta Kirola 18 urte baino nagusiagoak.
• Berdintasuna: 18 urte baino gehiago daukaten emakumeak, etxeko lanen trukaketa tailerrerako ezik, horretan gizonek ere izena eman dezakete.
Prezioetan kenkaria edukitzeko eskubidea izanez gero, aurreinskripzioa egiteko epean kreditatu behar da egoera hau eta dagokion dokumentazioa barrutiko edozein bulegoetan aurkeztu beharra dago. Dokumentazio hau aurkeztu ezean, tarifa arrunta ordaindu beharko da.
Era berean, pasa den urtean beharreko dokumentazioa eman zuten pertsona pentsionistek eta adinagatik tarifa murriztuak dituzten pertsonek ez dute oraingo ikastarorako berriro kreditatu beharko.