Udal Merkatuek astelehenean hasiko dute udako ordutegia

uriola.eus 2015eko ekainaren 12a

Bilbao Zerbitzuak erakundearen barruan dauden Bilboko zazpi Udal Merkatuek ordutegia aldatuko dute datorren astelehenetik, ekainaren 15etik irailaren 15era arte, uda dela eta.  

Horrela, Erriberako Merkatuak 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetan; 08:00etatik 14:30etara asteartetik ostegunera; ostiraletan eta jai bezperetan 08:00etatik 14:30etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez; eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.

Zabalguneko Merkatuak udan izango duen ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera 07:30etatik 14:30etara egongo da zabalik.

San Inazioko Merkatuak, Deustukoak eta Otxarkoagakoak bezala, 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldetan 17:00etatik 19:30etara.

Traukoko merkatua 08:00etatik 14:30etara egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta astelehenetik ostiralera arratsaldez ere zabalik egongo da 17:00etatik 20:30etara.

Abandoko Merkatuari dagokionez, uztailaren 1etik irailaren 1era, 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldetan 17:00etatik 20:00etara, abuztuan izan ezik, abuztuko arratsaldetan itxita egongo da eta.