44 urte eta gero hau: Oskorri taldeak agur esango du

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko eka. 16a, 09:01

Oskorri taldeak agur esatea erabaki du 43 urteren ondoren. Berriak argitaratu duenez, taldeko abeslari Natxo De Felipek baieztatu du albistea.

Igor Susaetak sinatutako notiziaren arabera, De Felipek ez du adierazpen gehiago egin, baina taldeak datozen hilabeteetan emango dituen kontzertuak izango dira azkenekoak.

1971an hasi zen Oskorri taldearen ibilbidea eta geroztik 30 disko baino gehiago argitaratu dituzte. Herri musika izan dute oinarri eta euskaldun askorentzat ereserki bilatu diren kantak beraienak dira: Euskal Herrian Euskaraz, Gaztelugatxe, Furra-furra...

Hasieran egindako elkarrizketa

Lehen urratsak ematen ari zen taldea Deustuko Euskal Kultur Mintegiak ARGIAn elkarrizketa egin zienean. Aldizkariaren 430. zenbakian argitaratu zen, 1971ko maiatzean eta osorik irakur dezakezue.

Bertan jada aipatzen zen taldeak gerora egin duen ibilbidean nabarmena izan den joera: euskal kantutegi tradizionala ezagutzea, oinarri horretatik kantagintza berria sortu ahal izateko.