Gaur, ekainak 16 hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatu eta ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da Resurreccion Maria de Azkue kalea, Fika eta Santutxu kaleen artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko bidea Juan Gardeazabal izango da; garajeetako sarrera-irteerak Fika edo Santutxu klaeetatik egingo dira.
Saneamendu, hornidura eta argi publikoen sareak berritzeko; eta asfaltatzeko zein espaloiak berritzeko okupatuko da bidea.
Era berean, gaurtik abuztuaren 31ra bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dira Buenavista etxaldean, 12. eta 21. zenbakien artean. Okupatuko den aldean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Alde horretan aparkaleku gehiago egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketak
Gaur, ekainak 16, 16:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera, ura kenduko dute Elizondo kaleko 1 eta 2 zenbakietan eta Arsuaga kaleko 1 eta 2an. Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura (II. Fasea Santutxun).
Bestalde, ordu berean, ura moztuko dute Leon de Uruñuela kaleko 1C. zenbakitik 11ra bitarteko zenbaki bakoitietan; eta Gordoniz kaleko 90. zenbakian. Udalaren ur-sarea konpontzeko hartuko dute neurria.