Bilboko Portuaren eguneroko jarduera, "energia portu, merkataritza portu eta gurutzaontzi portu" gisa, ezagutzera eman nahi dute kudeatzaileek bilbotarren eta bisitarien artean. Hiru arlo horiei begira antolatu dira ekintza guztiak, jarduera "ludiko eta erakargarriak eskaini nahian betiere", bai haurrei bai helduei zuzendutakoak.
11:00etatik 20:00etara hamaikatxo aukera izango da Areatzako kaian Bilboko Portua ezagutzeko. Besteak beste, puzgarriak, tailerrak, jolasak eta sariak txikienentzat.