Etxebarria parkeko San Juan sua 2015

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2015ko eka. 23a, 12:41

Bilboko Konpartsek antolatuta, aurten ere, gaur, ekainak 23, San Juan sua egongo da Etxebarria parkean. Besteak beste, kontzertuak, jolasak, txokolatada, araoa eta sua prestatu dituzte.

Egitaraua

- 20:00. Jai hasiera lizar landaketa eginez. 

- 20:15-22:00. Udamuga-Coamhain folk bandaren kontzertua.

- 20:30. Txokolatada (Esnetiken eskutik, bertako esnea, eta bidezko merkataritzako txokolatearekin eginda).

- 22:00. Korrefocs Lekeitioko Deabruekin. 

- 22:30. Sua piztea. 

- 22:45. Udamuga-Coamhain folk bandaren kontzertua.

- 23:45. Araoa.

- 00:00. Urarekin brindisa eta jai amaiera.