Ur mozketak eta esparru publikoaren okupazioak egongo dira Bilboko hainbat gunetan

uriola.eus 2015ko eka. 17a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, gaur, ekainak 17, esparru publikoa okupatuko dute Arbidea plazan eta Arangoitiko zenbait gunetan. Bestalde, ur mozketak egongo dira San Frantzisko inguruan eta Ercilla kalean. 

Gaur, ekainak 17, hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Arbidea plazan. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Plaza hori hobetu eta berrurbanizatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaurko egunean, aparkalekuak okupatuko dira Miramar bideko 9tik Pinudiko Andra Maria etxaldeko 6. zenbakiraino. Hemen ere hesiak jarriko dira.

Kutxatilak konpontzeko okupatuko da bide publikoa.

Ur mozketak

Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute San Frantzisko kaleko 12Atik 26ra bitarteko zenbaki bikoitietan; Hernani kaleko 23an; eta Luis Iruarrizaga kaleko 5etik 13ra bitarteko zenbaki bakoitietan.

Udal sarean hartuneak lotzeko egin beharreko lanetarako hartuko dute neurria.

Gainera, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, ur mozketa egongo da Ercilla kaleko 22 eta 22bis zenbakietan. Kasu honetan, udal sarean balbula bat konpontzeko hartuko dute neurria.