Gaur, ekainak 18, hasi eta irailaren 4ra bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute Olaeta Balleten kalea, Julio Urkixo eta Eraso Jeneralaren kaleen artean. Zirkulazio etenaren ondorioz, Morgan kalean, Julio Urkixo eta Eraso Jeneralaren kaleen artean, behin betiko kenduko da aparkatzeko tartea eta zirkulazioaren noranzko biak izango ditu aldi baterako.
Eraso Jeneralaren kalean, Morgan eta Olaeta Balleten kaleen artean, zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da; Morganetik Olaeta Balleten kalera joango da zirkulazioa, Julio Urkixo kalearen luzapenean IMQren aparkalekuko sarrera-irteerak Morgan kaletik egingo dira.
Deustuko kanala zabaltzeko obretarakoegingo dira aldaketa hauek.
Bestalde, goiz osoan zehar, 08:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko da Zazpilanda etxaldean, 14. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.
Oinezkoen alderdia okupatuta, erraztu egingo dira zume zuri bat mozteko lanak eta segurtasuna handiagoa izango da.
Ur mozketak
Gaur, ekainak 18, osteguna, 16:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera, ura kenduko dute Bizkargi kaleko 2tik 24ra bitarteko zenbaki bikoitietan; Esperanto kaleko 6.ean; Errekalde plazako 3. zenbakian; Leon de Uruñuela kaleko 1A eta 1B zenbakietan; eta Gordoniz kaleko 99an. Neurri hau Udalaren ur-sarea konpontzeko hartuko da.
Gainera, ordu berean, ura moztuko dute Aureliano Valle kaleko zenbaki guztietan; Felipe Uhagon Alkatearen kaleko 7 eta 9 zenbakietan; Gordoniz kaleko 10ean; eta Etxaniz Suhiltzailearen plazako 4.ean. Udalaren ur-sarean lotura lanak egiteko kenduko da ura.