Horrela, Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kontrolak goizez eta arratsaldez izango dira hirian duten kokapenagatik gidarien segurtasunaren ikuspuntutik arriskugarrienak diren lekuetan.
Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau-hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizunaz ohartarazteko. Besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Beste alde batetik, Bilboko Udaltzaingoaren Koordinazioko eta Trafikoko Atalak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aldez aurretik ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
Horrela bada, abiadura kontrolatzeko aurreko kanpainan, maiatzean hain zuzen, Bilboko Udaltzaingoak kontrolatutako ibilgailuen % 0,25i jarri zion salaketa, hau da, 147.881 ibilgailutik 365 izan ziren salatutakoak.