Gorazarrean Euskadiren printzipioen eta askatasunen alde, guda-frontean, frankismoaren espetxeetan eta kontzentrazio-eremuetan, erbestean… dena eman zuten 40.000tik gora gudari eta milizianoak gogoratu eta omenduko dira.
Izan ere, estatu-kolpearen aldeko guda-taldeei aurre egiteko, hainbat eta askotarikoak izan ziren euren ahaleginak batu zituzten batailoiak: EAJ/PNVko eta EAE/ANVko abertzaleak, sozialistak eta UGTkoak, komunistak, CNTko anarkistak eta Izquierda Republikanakoak, besteak beste.
Jose Morenok –San Andres batailoiko gudaria– eta Manu Sagastibeltzak –Abellaneda eta gero Araba izango zenekoa– parte hartuko dute ekitaldian. Eurekin batera izango dira zenbait senide eta adiskide, eta instituzioetako ordezkari batzuk ere.
Aterpe 1936 eskultura Juanjo Novella portugaletetarraren lan bat da; 2006ko ekainaren 18an inauguratu zen, "Euzkadiko Jaurlaritza haren agindupean 36ko gerran eta ondorengo diktadura frankistan agintari legitimoak eta euskal herritarren askatasunak eta eskubideak defenditu zituzten pertsona haien guztien gomutagarri".
Eskulturak 8.000 kiloko pisua du eta sei metro da garai. Karbono-altzairuz dago eginda, plasma bidez moztuta eta ertzak eskuz akabatuta.