San Juan eta udako solstizio jaiak auzoz auzo

uriola.eus 2015ko eka. 23a, 09:04

Egunik luzeenaren ostean, urtero legez, ez da faltako Bilboko auzoetan San Juan, udako solstizio edota udako eguzki jairik. Txokolate jana eta su piztea auzo gehinetan errepikatuko den ohitura da. Hamalau su izango dira Bilbo osoan, bada non aukeratu.

Arangoitin, Txapel Jaien baitan, Elorriaga mendian, 22:00etatik aurrera San Juan gaua ospatuko dute. Giroa Goiri batukada taldearen doinuek giroa gori-gori jarriko dute. Hotz jarraitzen duenak txokolatearekin eta suarekin berotzeko aukera izango du.

 

Abusu-La Peña

Ilea apaintzeko eta makillatzeko jaialdia 18:00etan hasiko da Abusu auzoan. Apropos margotu eta orraztu ostean, 21:50ean hasiko da zirku eta su ikuskizuna. 22:00etan piztuko dute ofizialki sua. DJak eta Urtza animazioa arituko dira suaren inguruan auzotarrak animatzen.

 

Deustu

Berriz bideko parkean pira prestatzen hasiko dira gaur, ekainak 23, 18:30etatik aurrera. Jai batzordeak dei egin die auzotarrei piraren prestaketa lanetan parte hartzeko. Umeek Done Petri plazan tailerrak izango dituzte (18:30) eta plazan bertan azoka ere egingo dute (19:00). 20:30ean, berriz, erromeriari hasiera emango diote. Jai batzordeak 21:00etan zabalduko du. Ipuin kontaketan arituko dira 22:00etatik aurrera eta 22:30ean txorizoa eta txokolatea banatuko dute. Eguneko unerik bereziena 23:00etan izango da, orduan piztuko dute sua.

 

Santutxu

Karmelo plazan, Udako Eguzki Jaia prestatu du auzoko jai batzordeak. 19:00etan txokolatada egongo da; 20:30ean sua piztea eta Gaztedirekin erromeria; bukatzeko, 21:00etan, txorizo eta sagardo banaketa. 

 

Uribarri-Matiko

Gaur, ekainak 23 asteartea

18:00 San Juan sua prestatzeko egur bilketa herrikoia

19:00 Kale animazioa Perhaps Contraption taldearekin

19:00 Txokolatada Matiko Berria tabernari esker

19:30 Desioen eta txanoen tailerra Bizitegi elkartea eta Galtzagorriekin

20:30 Akelarre parte hartzailea

21:30 San Juan Sua

eta ondoren… Salbatzaile dantza taldeko fanfarria

 

Zorrotza

San Juan gaua Azoka parkean

18:00 Haurrentzako antzerkia, 'Pilo Pilo Korapilo', Puski eta Txurruski Mariskirekin (Euskal Txokoak babestuta)

20:30 'Granukas a todo ritmo' musika ikuskizuna

22:00 Sua

22:15 Txokolatada

[2015/05/25] 'Zorrotza, gozatu eta bizi!' jaiak egitarau oparoa eskainiko du auzoa gertutik ezagutzeko

 

Etxebarria parkean

Bilboko Konpartsek antolatuta, aurten ere, San Juan sua egongo da Etxebarria parkean. Besteak beste, kontzertuak, jolasak, txokolatada, araoa eta sua prestatu dituzte.

[2015/06/17] Etxebarria parkeko San Juan sua 2015

 

 

Baimendutako suak

Aurten 14 dira guztira baimendutako suak Bilbon, eta honako gune hauetan kokatuko dira:

• 1. Barrutia: Berrizko ibarbidea (Deustu), Portueder plaza (San Inazio- Elorrieta), Elorriaga mendia (Arangoiti), Eugenio Olabarrieta plaza, San Pablo elizaren atzeko aldean (Deustuibarra).

• 2. Barrutia: Uzturre plaza (Matiko).

• 3. Barrutia: Ugarte plaza (Otxarkoaga).

• 4. Barrutia: Etxebarria parkea, Sagarminaga 4-6 (Santutxu), Karmelo plaza (Santutxu).

• 5. Barrutia: Ibaieder parkea (Abusu), Goribibeaskobidea (Buia), Bilbo Zaharra plaza (Bilbo Zaharra).

• 8. Barrutia: Hiru zuhaitz txikien futbol zelaiaren atzealdea (Masustegi) eta Azoka parkea (Zorrotza).