Kalealdiak sei ikuskizun eskainiko ditu gaurko egunean

uriola.eus 2015ko eka. 30a, 08:54

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia abiatu zen atzo eta uztailaren 4ra bitartean iraungo du. Bilboko gune ezberdinetan 53 ikuskizun egongo dira, musikari ibiltaritik funkera eta hip hopera; kaleko antzerkiarekin, zirku garaikidearekin, clown-arekin, aireko akrobaziekin edo txotxongilo erraldoiekin batera. Gaurko egunean, Zanje japoniarrak, Doble Mandoble Belgikako taldea edota Frantziatik etorritako Les Traine-Savates ikusgai izango ditugu. 

Udalak, Bizkaiko foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Metro Bilbaoren eta  Institutu Frantsesaren babesarekin, gaurtik uztailaren 4ra bitartean egingo den Bilboko Kalealdia antolatu du. Aurten ospatuko den hamaseigarren edizioak kalitate maila bikaina erakusten duen programazioa izango du, izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden 27 konpainiaren azken proposamenak bildu baititu.

Guztira 70 emanaldi izango dira Zazpi Kaleen inguruko ohiko eszenatokietan; Arbieto kalean; eta aurten, berrikuntza gisa, jaialdiak karpa handia eta aire zabaleko ikuskizun gunea izango du Casilda Iturrizar parkean, oso leku aproposa horrelako ekitaldietarako, duen zabalerarengatik eta oinezkoen gune izateagatik. Horrek eragina izango du azken edizioetan gero eta gehiago izan diren ikus-entzuleen segurtasunean. Ohikoa denez, ikuskizun guztiak doakoak izango dira, karpa horretan egingo diren hiru emanaldiak izan ezik. Emanaldi horiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, 220 pertsonara mugatuta dagoen leku kopurua kontrolatu ahal izateko.

Programazioa

Edizio honetan parte hartuko duten 27 konpainietatik, zazpi Euskal Herrikoak dira, sei Estatuko gainerako lekuetakoak, eta beste 14etatik gehienak Frantziatik datoz, eta baita Belgikatik, Italiatik, Japoniatik eta Kenyatik ere. Guztiek ere euren azken lanak erakutsiko dituzte Bilbon, musikatik dantza garaikidera doazen proposamen eszeniko berritzailea, kaleko antzerkitik, zirkuko diziplinetatik, clownetik edo txotxongiloetatik igaroz.

Bilboko Kalealdia ekainaren 29an hasiko da, gaueko ikuskizun bakarrarekin, 21:30etatik aurrera, Casilda Iturrizar Parkean egongo den karpan. Bazar Forain izango da oihala altxatzeaz arduratuko dena, ikus-entzuleari leku bitxia, zirku beldurgarria, proposatuko diona, une dibertigarri eta ezustez betea, umore beltzez eta musika iradokigarri eta basatiz betea.

Euskal konpainiak

Ohikoa denez, Bilboko Kalealdiaren edizio honek, kaleko Arte Eszenikoetako euskal ekoizpen lan berrienetako batzuk aurkeztuko ditu, Haatik Dantza Konpainia, Markeliñe, Pez Limbo, Zanguango Teatro edo Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen eskutik.

Egitaraua

Ekainak 30, asteartea

- 17:00 /19:15. Casilda Iturrizar parkean, Zanje talde japoniarraren 'Animation dance with juggling show' (20´).

- 17:30 /19:45. Casilda Iturrizar parkean, Doble Mandoble Belgikako taldeak 'La Belle Escabelle' (30’) lana eskainiko du. 

- 18:15 /20:30. Casilda Iturrizar parkean, Frantziatik etorritako Les Traine-Savates-en 'Coup d’Savate' (60’).

- 19:00 /21:30. Arbieto kalean, Italiako Martina Novaren 'Il Viaggio di una Crinolina' (30’).

- 21:30. Casilda Iturrizar parkean, 'Delirium Saga Circus' (70’). Sarrera 2 euro.

- 22:30. Arriagako plazan, Vaiven Circoren (Andaluzia) 'DES-Habitat' (60’).

Uztailak 1, asteazkena

- 12:00. Areatzan, Frantziako Cie Poc taldearen 'Bobby & Moi' (25´).

- 17:00 /19:00. Casilda Iturrizar parkean, Zanje talde japoniarraren 'Animation dance with juggling show' (20´). 

- 17:30 /19:30. Casilda Iturrizar parkean, Cie Poc-en (Frantzia) 'Bobby & Moi' (25´) ikuskizuna. 

- 18:00. Casilda Iturrizar parkean Frantziatik etorritako Les Traine-Savates-en 'Coup d’Savate' (60’).

- 18:30 /21:30. Arbieto kalean, Italiako Martina Novaren 'Il Viaggio di una Crinolina' (30’).

- 19:00 /22:30. Arriagako plazan, Barolosoloren (Frantzia) 'Île O' (40’). 

- 20:00. Casilda Iturrizar parkean, Frantziatik etorritako Les Traine-Savates-en 'Coup d’Savate' (60’).

- 20:30. Casilda Iturrizar parkean, Joan Catala (katalunia) 'Pelat' (40’).

- 21:30. Casilda Iturizar parkean, Bazar Forainen (frantzia), 'Delirium Saga Circus' (70’). Sarrera 2 euro.

Uzatialk 2, osteguna

- 12:00 /18:00 /21:30. Areatzan, Dromosofista (Katalunia) 'Historieta de un abrazo' (30´). 

- 12:30 /13:30 /17:30 /18:30 /19:30 /20:30. Euskal Museoan Pez Limbo Euskal Herriko taldearen '¿Espinazo o callos?' (22’); gonbidapenarekin.

- 18:30. Areatzako kaina, Frantziako Cie Du Fardeauren 'La machine' (55’). 

- 19:30 /22:00. Areatzan, Markeliñeren (Euskal Herria) 'Andante' (50´) ikuskizuna.

- 20:30. Plaza Barrian,Joan Catala (katalunia) 'Pelat' (40’).

- 23:00. Arriagako plazan, Frantziatik etorritako Les Traine-Savates-en 'Aire 2 funk' (45’).

- 24:00. Arriaga antzokiaren alboan, Kataluniako Animal Religion taldearen 'Indomador' (55´) lana.

Uztailak 3, ostirala

- 12:30 /13:30 /17:30 /18:30 /19:30 /20:30. Euskal Museoan Pez Limbo Euskal Herriko taldearen '¿Espinazo o callos?' (22’); gonbidapenarekin.

- 18:00 /21:30. Plaza Barrian, Keniako Afro Jungle Jeegs-en 'In total control' (30’).

- 18:45 /22:15.Arriaga antzokiaren alboan, Cie Lárbre À Vache talde frantziarraren 'Monsieur et Madame Poiseau' (55´). 

- 19:00. Epalza kalean, CIE 3.6 / 3.4 taldearen (Frantzia) 'L’Homme V.' (30´). 

- 19:45 /23:15. Arriagako plazan. Toni Gutierrezen (Katalunia) 'Who am I' (8´); Endika Salazarren (Euskal Herria) '22:55' (10´); Ortziren (Euskal Herria) 'Farola – kale argi' (8’); eta Estropicioren (Katalunia) 'Entropía' (7´). Gorka Chamizo (Euskal Herria) izango da aurkezlea.

- 20:30. Areatzan, Frantziako Cie Du Fardeau taldearen 'La machine' (55’). 

- 24:00. Areatzako zubian - Areatzako kaian, Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen (Euskal Herria / Frantzia) 'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' (45´).

Uztailak 4, larunbata

- 12:00 /18:30 /21:30. Plaza Barria. Cie Bitonio (frantzia) 'L’Home Fort' (45´). 

- 18:00 /20:45. Areatzan,  CIE 3.6 / 3.4 taldearen (Frantzia) 'L’Homme V.' (30´). 

- 19:15 /22:15. Areatzan, Haatik Dantza Konpainiaren (Euskal Herria) 'Itsas Lapurrak' (25´). 

- 19:45. Santiago plazan, Zanguango Teatro konpainiaren (Euskal Herria) 'Flujos' (60’).

- 22:45. Arriaga plazan, La Familie Gordini taldearen (Frantzia) 'Du plomb dans le gaz' (50’).

- 24:00. Areatzako zubian - Areatzako kaian, Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen (Euskal Herria / Frantzia) 'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' (45´).