Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketak gaurko

uriola.eus 2015ko eka. 23a, 08:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, ekainak 23, espazio publikoa okupatuko dute Santo Domingo de Guzman etxaldean; San Frantzisko kalean; eta Izaro Mendiaren kalean. Bestalde, ura moztuko dute Bidebarrieta eta Posta kalean. 

Gaur hasi, ekainak 23, eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia okupatuko da Santo Domingo de Guzman etxaldean. Alde horretako ezponda egokitzeko eta saneamendu-sarea berritzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaurtik hilaren 25era, 08:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatu eta ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da San Frantzisko kalea, Mirasol Kondearen eta Cantalojas kaleen artean.

Horrek berekin dakar ekainaren 24an, Cantalojas kalea zirkulaziorako itxi beharra. Hortaz, Aintzira kalean, Gorte eta San Frantzisko kaleen arteko zatian, zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da. Ordezko bideak Olano, Saralegi plaza, Vitoria-Gasteiz kaleaeta Aintzira izango dira.

Fresatze eta asfaltatze lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.

Gainera, gaurtik uztailaren 10era bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatu eta aparkalekuak kenduko dira Izaro Mendiaren kalean, 8. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa ez da etengo eta oinezkoek bidea libre izango dute etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak

Gaur ekainak 23, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Bidebarrieta kaleko 7tik 11ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta 12tik 16ra bitarteko bikoitietan. Udal sarean balbula bat konpontzeko egin beharreko lanek eragin dute ur-horniduraren zerbitzu etena.

Era berean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Posta kaleko 13tik 19ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta 16tik 18ra bitarteko bikoitietan. Posta kaleko 16. zenbakiko ur-hartunea berritzeko kenduko da ura.