Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte

uriola.eus 2015ko eka. 25a, 09:47

Ekainaren 29tik, astelehena, uztailaren 3ra bitartean, herritarrek kartelaren hautaketan parte hartu ahal izango dute Bilboko Udaleko webgunearen bitartez (www.bilbao.net ), Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitartez (www.facebook.com/bilbaofestak ), ageriko moduan Plaza Zirkularrean kokaturiko Bilboko Turismo Bulegoan edota hedabide kolaboratzaileen bitartez.

Etxebarria, Aste Nagusia ikusgarria, Aste Nagusi goxo goxoa, Once menos cuarto, Mari jaia txinpun eta Sss! Fiu! Pum! dira Aste Nagusia 2015eko Kartel Lehiaketaren sei finalistak. Bilboko Jai Batzordeak izandatutako epaimahaiak aukeratu ditu finalista hauek.

179 lanen artean aukeratu izan dira sei kartel hauek. Aurten, kartelak Alacanteko puntu desberdinetatik, Bartzelonatik, Burgosetik, Gipuzkoatik, Leonetik, Nafarroatik, Madriletik eta Sevillatik heldu dira.

Kartel hauen hautaketa egiteko epaimahaia, Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak; Asier Abaunza, Jai Batzordeko ordezkariak; Aitziber Ibaibarriaga, Jai Batzordeko ordezkariak; Izaskun Madariaga, Bilboko Konpartsakeko ordezkari bat; Aitor Arakistain, Bilbao-Arteko ordazkariak; Nerea Urkiri, Ibarrekolanda Institutoko goi graduko publizitate irakasleak; Carlos Leon,diseinugile grafikoak, eta Unai Izquierdo, El Correo telebistako kazetariak osatu dute.

Nola bozkatu

Sei kartel finalistak Plaza Zirkularrean dagoen  Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan (Terminus) egongo dira ikusgai eta baita Bilboko Udaleko webgunean ere bai, www.bilbao.net -en, astelehenetik, ekainaren 29tik, uztailaren 3ra arte. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatu ahal izango dute. Alde batetik, ageriko moduan egin ahal izango dute Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan, edota Bilboko Udaleko webgunearen (www.bilbao.net ) zein Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitatez (www.facebook.com/bilbaofestak ).

Hedabide kolaboratzaileak

Kartelak hedabide kolaboratzaileen bitartez ere bozkatu ahal izango dira: El Correo, Deia, Gara, Nervion, Radio Bilbao-Cadena Ser, Onda  Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, www.Bilbao24horas.com, EITB.COM eta Telebilbao; hauek guztiak beren web guneen bitartez.

Hedabideen bitartez bozkatzeko epea berdina izango da: ekainaren 29etik uztailaren 3ra arte, biak barne.

Puntuazio sistema

Bozkaketa egiteko lau modu hauek (Terminus eraikinean ageriko botazioa, Bilboko Udaleko webgunea, Facebookeko gune ofiziala eta hedabide kolaboratzaileen bitartez) %75-eko erabakia osatuko dute (%25a bozkaketa sistema bakoitzak). Gainerako %25a epaimahaiaren erabakiak osatuko du.

Kartel irabazleak 3.000 euroko saria eskuratuko du.