Esparru publikoaren okupazioak emango dira zenbait auzotan

uriola.eus 2015ko eka. 25a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, ekainak 25, osteguna, esparru publikoa okupatuko da Gordoniz kalean, Iturribide kalean, eta Lehendakari Agirre etorbidean.

Gaurtik, ekainaren 25etik uztailaren 30era bitartean, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Gordoniz kalean, 2. eta 6. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Argiteria publikoan eraberritze-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaur hasi eta hilabetez, Iturribide kalean espaloia okupatuko da 30. zenbakiaren parean. Espaloiaren okupazioa eraikin baten aurrealdea konpontzeko lanek eragin dute.

Gainera, gaurko 23:50ean hasi eta biharko 05:00ak arte, gutxi gorabehera, errei bi itxi eta bat libre utziko da Pio X plazarako norabidean, Lehendakari Agirre etorbidean, 29. zenbakiaren parean. Ibilgailuak txandaka pasatuko dira, seinalisten bidez, eta ez da ibilgailuen zirkulazioa etengo.

Garabi mugikor batez eta makinak igotzeko zenbait kamioiz egin beharreko lanak direla eta itxiko da zirkulazioa.