Kultura Sailak 'Negociador' (2014, 80 min) filma eskainiko du gaur, ostirala, ekainak 26, Olabeagako Udaltegian, Borja Cobeaga filmaren zuzendariarekin eta Ramon Barea antzezle protagonistaren presentziarekin. Gaueko 22:00etan hasiko den aire zabaleko emanaldiak aurkezpena eta amaitu ondorengo solasaldia izango ditu, Kultura Kalez Kale udal programaren barruan sartzen da eta FAS Zine Klubaren laguntza berezia du.
Filma, Jesus Eguiguren PSEko presidenteak 2005 eta 2006 artean ETArekin izan zituen negoziazioetan oinarritzen da. Filma ez da elkarrizketa politikoetan soilik zentratzen, Eguigurenen urte haietako bizimodua zelakoa zen ere erakusten du. Ramon Bareak ematen dio bizia euskal politikoari, eta terroristak Carlos Areces (Patxi) eta Josean Bengoetexea (Jokin) izango dira.
Saioa hasi aurretik, Borja Cobeagak zuzendu zuen eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 55. edizioan ZINEBI 55ean (2013) FAS Zine Klubaren Saria eta Euskal Zinearen Sari Handia jaso zituen 'Democracia' (Euskadi 2013. 11 min) film laburra eskainiko da.
Borja Cobeaga (Donostia, 1977) zuzendari eta gidoilariak hamar bat film labur eta hiru film luze zuzendu ditu: 'Pagafantas' (2009), 'No controles' (2010) eta Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan euskal zinearen saria lortu zuen 'Negociador'. Horrez gain, txarteldegian arrakasta handia lortu duten “Ocho apellidos vascos” bezalako lanen gidoilarietako bat da.
Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net