Konponketa lanengatik Ametzolako udal igogailua aldi baterako geldi egongo da

uriola.eus 2015ko eka. 25a, 08:04

Udalak jakinarazi duenez, gaur, ekainak 25 hasita, Trenbideko Geltokiaren etorbidea Padurako Guduaren kalearen bitartez Iralarekin lotzen duen Ametzolako igogailua zerbitzuz kanpo aurkitzen da, egiten ari diren konponketa lanak direla eta.

Uriko udal igogailuen mantentzeaz arduratzen den Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak, konponketa lanak gaur bukatzea eta bihar barikua, ekainak 26, igogailua berriz ere martxan jartzea espero du.

Halaber, igogailuko erabiltzaileei eragindako eragozpenak direla eta, barkamenak eskatzen ditu Bilboko Udalak.