Bilbobus zerbitzu berezia izango da Bizkaia frontoian jokatuko den partida dela eta

uriola.eus 2015ko eka. 26a, 09:00

Olaizola II eta Urrutikoetxearen artean igande arratsaldean Miribillan jokatuko den Buruz Buruzko Txapelketako finalak erakarriko duen jendetzak autobus zerbitzu zabalagoa izango du joan-etorria egiteko.

E2 linea 10 minutuz behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik, 16:30etatik partida nagusia hasi arte. Partida amaitu eta ondorengo ordu erdian ere, autobusak Bizkaia Frontoitik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira 10 minutuz behin, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.

Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.