Euskal egitasmoei eskainitako atal berri honetan feminismoaz hitz egingo dugu gaurkoan, baina feminismo euskaldunaz. Klitto, feminismoaren inguruko aldizkari digital euskalduna, aurkeztu da duela gutxi. Donostiako hiru emakumek izan zuten lehenengo ideia, Irati Urkiola, Ana Iruretagoyena eta Malen Aldalur dira ekimen honen sortzaileak, baina euren asmoa da egitasmoa haztea eta parte hartzea sustatzea. Zergatik sortu dute Klitto? Euskal […]