TAO uztailaren 1ean hasiko da udako ordutegiarekin eta abuztuaren 31ra arte iraungo du

uriola.eus 2015ko eka. 29a, 07:58

Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31ra arte iraungo du Bilboko TAOren udako ordutegiak. Gainera, uztaileko eta abuztuko zapatuetan ez da TAO zerbitzurik egongo.

Abuztuko arratsaldeetan ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko. Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta horrenbestez astelehenetik barikura TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da hilabete horretan.

Beste alde batetik, uztailaren 31n eta abuztuaren 15ean eta 28an, ez da TAO zerbitzurik egongo jaiegunak direlako.