Bilboko Udalak atzotik, Zorrotzaurren, zehatz-mehatz esanda, Deustuko kanalaren eskuinaldean (Zarandoa etorbidea, 19/21), aldi baterako karabanen parkinga abian jarri du. Kokaguneak gutxi gorabehera 60 plazako edukiera du eta uztailaren 17ko arratsaldeko 17:00etara arte irekia egongo da.
Parkinga hesiekin mugatuko da eta 24 orduko zaintza nahiz hornidurak izango ditu. Aldi baterako aparkalekua Bilboko hirigunearekin metro (San Inazio geltokia) eta autobusen (Bilbobusen 10., 13., 18. eta 71. lineak) zerbitzuaren bitartez komunikatuta dago.