Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketa zenbait gunetan

uriola.eus 2015ko eka. 30a, 08:00

Udalak jakinarazi duenez, gaur, ekainak 30, esparru publikoa okupatuko dute Errekalde-Larraskitu errepidean, Masustegi kalean eta Cocherito de Bilbao kalean. Gainera, ur mozketa egongo da Goikotorre kalean. 

Gaur, ekainak 30 hasi eta uztailaren 17ra bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dira eta zirkulazio-errei bat estutuko dute Errekalde-Larraskitu errepidean, 44. zenbakiaren parean. Okupatuko den aldean hesiak jarriko dira aurretiaz.

FEVEren Basurtu eta Aritz arteko trenbidea, Errekalde eta Irala auzoen arteko II. zatian lurperatzeko proiektuaren barruan, kanalizazioa indartzeko lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, gaurko 23:00etatik biharko 06:00etara, gutxi gorabehera, aparkalekua okupatu eta aldizka zirkulazioa itxiko dute Masustegi kalean, 21. zenbakiaren parean. Ibilgailuak txandaka pasatuko dira, seinalisten bidez, eta ez da ibilgailuen zirkulazioa etengo.

Garabi mugikor batekin eta kamioiekin antena bat aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaur, ekainak 30, eta uzatilaren 8, 9, 15 eta 16an, 08:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, noranzko batean errei bat itxi eta galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Cocherito de Bilbao kaleko 7an. Ibilgailuak txandaka pasatuko dira, seinalisten bidez, eta ez da ibilgailuen zirkulazioa etengo. Oinezkoek ere pasabidea libre izango dute etengabe.

Garabi mugikor batekin materiala igotzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa

Gaur, ekainak 30, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Goikotorre kaleko 1etik 5era. Udal sareko balbula bat konpontzeko kenduko da ura.