Dantza Plazetan egitarauaren aurtengo edizioak 46 emanaldi biltzen ditu, urte osoan banatuta Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko, Abandoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietako plazetan.
Egitaraua urtarrilean abiatu zuen Salbatzaile Dantza Taldeak eta uztailean zehar, beste hainbat talderen txanda izango da.
Dantza Plazetan egitasmoaren uztaileko egitaraua
- Uztailak 18, larunbata, 19:00etan Arriaga plazan: Goi-Alde Dantza Taldea.
- uztailak 25, larunbata, 19:00 Arriaga plazan: Salbatzaile Dantza Taldea.
Aipatutakoarekin batera, ekimenean parte hartuko duten gainerako taldeak hauek izango dira: Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai–Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai, 1. barrutiko taldeen koordinakundea, Deustuko Folklore Taldeak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra dantza taldeen federazioa.
Erromerien, emanaldien eta kalejiren egutegi osoa Bilboko Udaleko web gunean, www.bilbao.net helbidean edo herritarren informaziorako 010 telefonora deituz kontsulta daiteke.