Bilbobusek udako ordutegia abiatuko du bihartik aurrera

uriola.eus 2015ko eka. 30a, 08:20

Bihar, osteguna, uztailak 1, hasi eta irailaren 6a bitartean (biak barne), Bilbobusen autobus lineen udako ordutegia abian jarriko da. Autobusen udal zerbitzuak honela, udan erabiltzaileen ohituren arabera egokituko ditu bere ordutegiak.

Gauzak honela, Bilbobusen zenbait linea, egokitzapen txikiak pairatuko dituzte, uda garaian ematen den bidaiarien murriztapenera egokitzeko. Gautxori lineek bere aldetik, bere ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.

Ordutegi berriak non eskuratu

Udako ordutegi berriaren xehetasun guztiak, Bilbobuseko markesinatan kokatutako kartel eta fitxa informatiboetan kontsulta daitezke, baita BioBideren Bezeroen Arreta Bulegoan ere (Poza Lizentziatua, 6).

Gainera, erabiltzaileek ordutegia etxetik mugitu behar Gabe eskura dezakete 010, Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta edo udal web orrialdean, www.bilbao.net,  deskargatuta.