Bilboko erraldoiak eta buruhandiak ezagutzeko modu onena barruan sartu eta dantzaraztea

uriola.eus 2015ko uzt. 15a, 07:30

Edozein aukera da ona jairen bat ospatzeko, eta jaien helburua, hain zuzen ere, dibertitzea da. Horretarako, ezin da ez musikarik eta ez dantzarik falta, eta Bilboko jaietan ere ezin dira hiribilduko erraldoiak eta buruhandiak falta.

Uztailean, Ondalan erraldoien konpartsak Euskal Museoko Klaustrora eraman du bere Dantza Eskola. Bertan, 6 eta 15 urte bitarteko umeek euren neurrira egindako erraldoiak dantzatzen ikasiko dute. Biharkoa, hilak 16, bigarren saioa izango da. Goizeko hamaiketan hasita, bi orduko ikastaroa eskainiko dute Ondalan konpartsako kideek.

 

Ikastaroa: 'Erraldoiak dantzarazten', umeek erraldoiak dantzarazten ikasteko

Egunak: 2015ko uztailaren 9, 16 eta 23an

Ordutegia: 11:00

Iraupena: 2 ordu

Adina: 6 eta 15 urte bitarteko umeek

Ikasleak gehienez: 20

Ikasleak gutxienez: 5

Informazioa eta erreserbak: 944155423 / press@euskal-museoa.org

Antolatzailea: ONDALAN Erraldoien Konpartsa

 

 

Erakusketa

Euskal Museoak ez du jaietako jardueretatik aparte geratu nahi, eta, beraz, helduek zein umeek hainbeste maite dituzten pertsonaia hauek aurkeztuko ditu bere aretoetan.

Erakusketak pertsonaiei buruzko informazio historikoa emango du, jendeak ondo ezagutu ditzan.

Museoan aurkezten dugun erakusketak Bilboko Udalaren jabetzakoak diren erraldoien desberdin belaunaldiak batzen ditu; guztira, 19 figura dira. Erraldoiekin batera, 9 buruhandi egongo dira ikusgai.

 

1980ko belaunaldiko erraldoien zerrenda                           

Baserritarrak                                                                                         

Marinela eta Zamaketaria                                                                       

Zumalakarregi

 

1988ko belaunaldiko erraldoien zerrenda

Don Terencio eta Doña Tomasa

Baserritarrak

Ingelesa eta Bilbotar neskatila

Olagizona eta Zigarrogilea

Marinela eta Zamaketaria

Zumalakarregi eta Isabel II

 

1998ko belaunaldiko erraldoien zerrenda

Pichichi eta Lina

 

Buruhandien zerrenda

Erdi Aroko euskalduna

Erdi Aroko tontor burukoaz jantzitako euskal emakumea(2)

Mezalaguna(2)

Diakonoa

Don Celes

Athletic Klubeko lehoia

Baserritarra

 

Aldi baterako erakusketa osatzeko, jaietako 84 argazki jarriko dira ikusgai, antzinakoak zein modernoak. Argazkirik zaharrena XIX. mende amaierakoa da.

Erakusketa Hallean, aldi baterako erakusketetarako bi aretoetan eta Euskal Museoko Klaustroan ikusi ahal izango da.

 

Erakusketaren fitxa

Izenburua: 'Bilboko erraldoiak eta buruhandiak'

Antolatzaileak: Euskal Museoa

Lekua: beheko solairua: klaustroa, sarrerea eta  aldi baterako erakusketa II

Egunak: 2015-07-01/2015-08-31

 

Bisita gidatuak: 30m (25€)

 

Bisitarientzako informazioa

Ordutegia: astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 19:00etara / Larunbatetan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara / Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara. Astearteetan, itxita.

Orokorra: 3 €

Murriztua: 1,5 € (ikasleak eta 10 lagunetik gorako taldeak)

12 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, dohainik