Hamabost egun barru hasiko dira Boluetako lehen etxe orratzaren eraikuntza lanak

uriola.eus 2015ko eka. 30a, 08:16

www.visesa.com

Eraikinak L forma izango du eta bertan, babes ofizialeko 108 etxebizitza eta alokairu sozialeko beste 63 eraikiko dituzte. Deia agerkariaren arabera, dagoeneko lurraren urbanizatze lanak hasi dituzte eta eraikin honekin abian jarriko dute "Bolueta Operazioa". 

"Bolueta Operazioko" lehen etxe orratza hamabost egun barru eraikitzen hasiko dira. Etxe babestuen eraikuntzaz arduratzen de Visesak, Eusko Jaurlaritzako sozietateak,  aurreko astean sinatu zuen Sukia enpresarekin, 27 solairuko eraikina eraikitzen hasteko akordioa. Eraikinak gainera, albo batera beste zortzi solairuko eraikina izango du; proiektuari L forma emango diona.

Proiektuaren lehenego harria jartzeko data zehazteke dago, baina Deiaren arabera, uztaileko lehenego hamabostaldian izan liteke.