Atzo arratsaldean, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Zinegotzi Oihane Agirregoitiak; Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari Jon Redondok, eta Munduko Euskal Pilota Batzordeko Presidente Jose Maria Aldamiz-Etxebarriak, 2015eko Jai Alai World Tour zirkuituko Master Series txapelketa aurkeztu zuten. Torneoa, ostiralean hasiko da, uztailak 3, eta frontoietako puntista onenak batuko ditu.
Zesta Punta zaleek Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan ospatuko diren 19 partidaz gozatzeko aukera izango dute udako denboraldi honetan. Jai Alai World Tour-a jasoko duten egoitzen artean, Bilbokoa nabarmentzen da, banakako txapelketa oso osorik Bizkaiko hiriburuan jolastuko baita. Gasteizen, Donostian, Gernikan, Hondarribian eta Cabanillasen ere izango dira partidak.
2015eko Jai Alai World Tour-eko Master Seriesa ostiral honetan abiaraziko dute eta irailaren 18ra arte luzatuko da, eta benetan eskaintza bikaina, kalitatekoa eta oparoa dakar torneoak. Hiru titulu nabarmendu behar dira: Binakako eta Banakako MPB Txapelketak (Munduko Pilota Batzarra) eta nola ez, Jai Alai World Tour-eko finala, udako puntista onenak gorenera igoko dituen txapelketa udako denboraldiari amaiera emanez.