Kalealdiak antzerkiz eta ikuskizunez jantziko ditu Bilboko kaleak

uriola.eus 2015ko uzt. 1a, 09:01

Atzo arratsaldean, Udalak, Nekane Alonso Kultura zinegotziaren bidez, ongi etorria eman zion ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean iraungo duen Kaleko Antzerkiaren eta Arteen Jaialdiaren hamaseigarren edizioan parte hartuko duten konpainien zenbait ordezkariri. Gaurko egunean, bederatzi antzerki eskainiko dituzte, Casilda Iturrizar parkean, Arriagako plazan zein Areatzan.

Casilda Iturrizar parkeko karpa berrian Nekane Alonsok hasiera ofiziala eman zion Bilboko kaleko arte eszenikoen ekitaldirik garrantzizkoenari, Kalealdiari. Aurtengo edizioak ere kalitatezko programazioa du, kaleko arte eszenikoetako nazioarteko panoramako 27 konpainiarik garrantzitsuenen proposamen berriekin.

Ekitaldi berean Japoniako Zange konpainiak dantza eta malabarismoko ikuskizuna eskaini zuen. 70 antzezlan daude programatuta, musika ibiltaritik funk eta hip-hoperaino doazenak, kaleko antzerkirik garbienarekin batera: zirku garaikidea, clowna, aireko akrobaziak edo txotxongilo erraldoiak, Zazpi Kaleetako ohiko agertokietan, Arbieto kalean, Euskal Museoan eta Areatzako kaian, besteak beste.

Egitaraua

Uztailak 1, asteazkena

- 12:00. Areatzan, Frantziako Cie Poc taldearen 'Bobby & Moi' (25´).

- 17:00 /19:00. Casilda Iturrizar parkean, Zanje talde japoniarraren 'Animation dance with juggling show' (20´). 

- 17:30 /19:30. Casilda Iturrizar parkean, Cie Poc-en (Frantzia) 'Bobby & Moi' (25´) ikuskizuna. 

- 18:00. Casilda Iturrizar parkean Frantziatik etorritako Les Traine-Savates-en 'Coup d’Savate' (60’).

- 18:30 /21:30. Arbieto kalean, Italiako Martina Novaren 'Il Viaggio di una Crinolina' (30’).

- 19:00 /22:30. Arriagako plazan, Barolosoloren (Frantzia) 'Île O' (40’). 

- 20:00. Casilda Iturrizar parkean, Frantziatik etorritako Les Traine-Savates-en 'Coup d’Savate' (60’).

- 20:30. Casilda Iturrizar parkean, Joan Catala (katalunia) 'Pelat' (40’).

- 21:30. Casilda Iturizar parkean, Bazar Forainen (frantzia), 'Delirium Saga Circus' (70’). Sarrera 2 euro.

Uzatialk 2, osteguna

- 12:00 /18:00 /21:30. Areatzan, Dromosofista (Katalunia) 'Historieta de un abrazo' (30´). 

- 12:30 /13:30 /17:30 /18:30 /19:30 /20:30. Euskal Museoan Pez Limbo Euskal Herriko taldearen '¿Espinazo o callos?' (22’); gonbidapenarekin.

- 18:30. Areatzako kaina, Frantziako Cie Du Fardeauren 'La machine' (55’). 

- 19:30 /22:00. Areatzan, Markeliñeren (Euskal Herria) 'Andante' (50´) ikuskizuna.

- 20:30. Plaza Barrian,Joan Catala (katalunia) 'Pelat' (40’).

- 23:00. Arriagako plazan, Frantziatik etorritako Les Traine-Savates-en 'Aire 2 funk' (45’).

- 24:00. Arriaga antzokiaren alboan, Kataluniako Animal Religion taldearen 'Indomador' (55´) lana.

Uztailak 3, ostirala

- 12:30 /13:30 /17:30 /18:30 /19:30 /20:30. Euskal Museoan Pez Limbo Euskal Herriko taldearen '¿Espinazo o callos?' (22’); gonbidapenarekin.

- 18:00 /21:30. Plaza Barrian, Keniako Afro Jungle Jeegs-en 'In total control' (30’).

- 18:45 /22:15.Arriaga antzokiaren alboan, Cie Lárbre À Vache talde frantziarraren 'Monsieur et Madame Poiseau' (55´). 

- 19:00. Epalza kalean, CIE 3.6 / 3.4 taldearen (Frantzia) 'L’Homme V.' (30´). 

- 19:45 /23:15. Arriagako plazan. Toni Gutierrezen (Katalunia) 'Who am I' (8´); Endika Salazarren (Euskal Herria) '22:55' (10´); Ortziren (Euskal Herria) 'Farola – kale argi' (8’); eta Estropicioren (Katalunia) 'Entropía' (7´). Gorka Chamizo (Euskal Herria) izango da aurkezlea.

- 20:30. Areatzan, Frantziako Cie Du Fardeau taldearen 'La machine' (55’). 

- 24:00. Areatzako zubian - Areatzako kaian, Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen (Euskal Herria / Frantzia) 'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' (45´).

Uztailak 4, larunbata

- 12:00 /18:30 /21:30. Plaza Barria. Cie Bitonio (frantzia) 'L’Home Fort' (45´). 

- 18:00 /20:45. Areatzan,  CIE 3.6 / 3.4 taldearen (Frantzia) 'L’Homme V.' (30´). 

- 19:15 /22:15. Areatzan, Haatik Dantza Konpainiaren (Euskal Herria) 'Itsas Lapurrak' (25´). 

- 19:45. Santiago plazan, Zanguango Teatro konpainiaren (Euskal Herria) 'Flujos' (60’).

- 22:45. Arriaga plazan, La Familie Gordini taldearen (Frantzia) 'Du plomb dans le gaz' (50’).

- 24:00. Areatzako zubian - Areatzako kaian, Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen (Euskal Herria / Frantzia) 'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' (45´). 

 

[2015/06/30] Kalealdiak sei ikuskizun eskainiko ditu gaurko egunean