Nobedade gisa, Udalak eskainitako asteak areagotzea erabaki duela nabarmentzen da, beraz aurten bederatzi aste eskaintzen dira. Konkretuki, ekaineko azkenengo astea, uztaileko bost asteak, abuztuko lehenengo bi asteak eta iraileko lehenengo astea; umeak oraindik oporretan daude eta. Ume bilbotarrek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute astebete batean, bitan edo hirutan. Modu honetan, Udalak "eskaintza karta" bat eskaintzen du familien bizitza pertsonala eta lanbidea kontziliatzeko bidea errazteko.
Eguneko Udalekuen programa eta jarduerak
Astero, ardatz edo gai nagusi bat dago, betiere munduko mirariei lotutakoa. Munduko mirari horiek gizakiak sortutakoak zein naturaren mirariak dira. Aste honetan Amerikara joango dira globoz. Eta datozen asteetan: Nilo ibaitik nabigatuko dute, ipar haizearen bidea egingo dute, azken gurutzada, zetaren ibilbidea eta Rajastanerako ibilbidea etorriko dira ondoren, eta azkenean Europara itzuliko dira. Marco Polo eta beste esploratzaile ezagun batzuk izango dituzte lagun.
Jarduerak adinari egokituak egongo dira. Esate baterako, aste honetan, Ipar Amerikan egon ziren tribuak izango dira: 6 eta 7 urtekoak txeroki tribuetakoak; 8 edo 9 sioux tribuetakoak eta nagusienak (10 eta 11 urtekoak), yamasi tribukoak izango dira.
Udalekuak gaztelaniaz eta ingelesez edo euskaraz eta ingelesez edo ingelesez solik izango dira.
Bestalde, 2015eko Eguneko Udalekuek Design Thinking meotologiako jarduerak aurreikusi dituzte, baita parkeetan garatzeko jarduerak, gymhanak, kirolak eta joko laguntzaileak ere, besteak beste.
Egunero-egunero, goizeko lehenengo orduan, jarduera bat egingo dute Desing Thinking metodologia jarraituta, planteatutako egoera zehatzen aurrean egon daitezkeen konponbideak topatzeko. Era berean, aurreikusita dago astean birritan igerilekuetara joatea eta egunero jarduerak egitea udalekuaren egoitzatik gertu dauden plazetan, parkeetan eta berdeguneetan. Marco Polok eta esploratzaileek egunero irakurriko dituzte gaiarekin zerikusia duten mezuak, eta pistak emango dizkiete umeei egun bakoitzeko jarduerak egiteko.
Janari osasuntsua
Udalekuetako jatordua baino lehenago, elikadura osasuntsua zelan egin landuko dute: zenbat jatordu egin egunean, zein elikagai erabili, nola eduki kontsumituak izateko produktuak egoera onean, jenero naturalaren garrantzia eta guk prestatzean eta kontsumitzean dugun higienea, besteak beste.
Astean behin, gure lurraren osasuna hobetzeko eta baliabideen kontserbaziorako karbono oinatz baxuko menua eskaintzen jarraitzen dute udalekuek.
Izen emateak
Aurten 2.025 plaza eskaini dira eta horietako 2.002 bete dira. Eguneko Udalekuetarako programan oraindik hutsik dauden plazen kontsulta egiteko eta izena emateko, deitu telefonoz Gazteria eta Kirol Sailera (94.420.42.22 /94 420 43 95/94 420 42 94).
Udako Jolastokia: txikienentzako aisialdi alternatiboa
Udalak, aurten berriro ere Udako Jolastokia programa jarri du martxan. Programa 2008.urtetik antolatzen da urtero bilboko umeei zuzendutako, uztaileko lehenengo bi asteetan, aisi alternatiba moduan.
- Joan den astean, ekainaren 29tik uztailaren 3ra.
- Aste honetan, uztailaren 6tik 10era.
Udako Jolastokia 3 eta 6 urte bitarteko umeei dago zuzendua, hau da 2009tik 2011ra artean jaiotakoentzat. Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Irala, Zorrotza eta Zazpi Kaleetako (Arategizar kalea, 2) udaltegietan aurrera eramaten ari dira.
Udako Jolastokia goizeko 3 ordutan garatzen dute, 10:00etatik 13:00etara. Aurten 633 ume ari dira bertan parte hartzen.
Munduko mirariekin erlazionatutako jolasak
Aurtengo jarduerak, Eguneko Udalekuetan bezala, gizakiak zein naturak sortutako munduko mirariak gaiaren inguruan daude antolatuta.
Programako jarduera batzuk udaltegietan dira eta beste batzuk kanpoan, aire zabalean. Jarduera batzuk ingelesez dira.