45 minutu inguruko iraupena duen ikuskizunak joan-etorriko parte bat, eszenatoki gaineko parte finko bat eta eszenan dauden 12 artistak desagertu egingo diren azken mugimendua jasotzen ditu. 'Danbor talka / Le choc des tambours' duela urtebete sortu zen, kalea bereganatzeko asmoz, ikus-entzuleekiko harremana erabatekoa den formatu handiko ikuskizunarekin. Ikuskizunak kulturen arteko talka eta elkar ulertzeko beharra irudikatzen du, bi triburen bitartez. Hori guztia, elkarrekintza hiru unetan sustatzen duen eszenan jartze beroarekin: inbasioan, topaketan eta desagerpenean.
Inbasioan, musikarien-artifizieroen bi konpainiek elkarrekin joko dute eta kalean aurrera egingo dute, ikus-entzuleekin nahastuz, euren danborrekin eta gertuko argiztapen eta piroteknia efektuekin. Ibilbide osoan, geldialdiak egingo dira, eta leku horietan antzezleek ezusteak eskainiko dituzte. Pausoa azkarra da, erritmoak trinkoak, eta efektu berezi mugikorrak partituraren parte dira.
Bigarren partean artistak Areatzako kaian dagoen eszenatokira igoko dira, eta bertan indartu egingo dira musikaren eta suaren arteko sinkronizazio efektu horiek. Etengabe mugituz, eszenatokia utzi eta kalera itzuliko dira, hiriaren edozein txokotik desagertzen diren bitartean eurekin eramango duten musika ikaragarri etengabearen erritmoan. Frantziako Tolosakoa, Chalon dans la Ruekoa edo Turnhoutekoa bezalako jaialdietatik igaro den lan horrek Garbitxuren eta Raymond Gabrielen musika eta zuzendaritza eszenikoa ditu, hurrenez hurren.
Deabru Beltzak kaleko antzerki konpainia 1996an sortu zuten Euskal herriko zenbait talde profesionaletako hainbat antzezlek. Ordutik 10 ikuskizun prestatu dituzte, 2.000 emanaldi baino gehiago, eta mundu osoko hogeita hamar konpainia ingururekin aritu izan dira elkarlanean. Nazioartean oihartzun gehien duen euskal konpainietako bat da. Perkusio joleak, komedianteak, piroteknikoak… artista horiek musika ikuskizun ibiltariaren maisu dira. Euren lanetan danborrek hots egiten dute, kaleak mota guztietako efektu bereziz betetzen dira, eta artikulatutako txotxongilo handi eta sofistikatuek sentsazio indartsu eta harrigarriak eragiten dizkiete ikus-entzuleei.
Les Commandos Percu taldeari dagokionez, ia 20 urte daramatza mundu osoko jaialdi batetik bestera, euren perkusio bitxiekin eta material piroteknikoaren erabilera bereziarekin. Musikaren eta suaren arteko fusioa da euren egitasmoen motore nagusia. Ikuskizunetan, aldi berean berria eta antzinakoa den eta kultura eta genero guztiak zeharkatzeko gaitasuna duen lengoaia asmatzen dute. Bikoiztasun horri hirugarren motorea gehitzen zaio, mugikortasuna edo ezustearen artea. Horrek gero eta ausartagoak eta bitxiagoak diren eszenan jartzeetara daramatza musikari-artifizieroak.
Bilboko Kalealdia, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Metro Bilbaoren eta Institutu Frantsesaren laguntzarekin.
Egitaraua
Uztailak 3, ostirala
- 12:30 /13:30 /17:30 /18:30 /19:30 /20:30. Euskal Museoan Pez Limbo Euskal Herriko taldearen '¿Espinazo o callos?' (22’); gonbidapenarekin.
- 18:00 /21:30. Plaza Barrian, Keniako Afro Jungle Jeegs-en 'In total control' (30’).
- 18:45 /22:15.Arriaga antzokiaren alboan, Cie Lárbre À Vache talde frantziarraren 'Monsieur et Madame Poiseau' (55´).
- 19:00. Epalza kalean, CIE 3.6 / 3.4 taldearen (Frantzia) 'L’Homme V.' (30´).
- 19:45 /23:15. Arriagako plazan. Toni Gutierrezen (Katalunia) 'Who am I' (8´); Endika Salazarren (Euskal Herria) '22:55' (10´); Ortziren (Euskal Herria) 'Farola – kale argi' (8’); eta Estropicioren (Katalunia) 'Entropía' (7´). Gorka Chamizo (Euskal Herria) izango da aurkezlea.
- 20:30. Areatzan, Frantziako Cie Du Fardeau taldearen 'La machine' (55’).
- 24:00. Areatzako zubian - Areatzako kaian, Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen (Euskal Herria / Frantzia) 'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' (45´).
Uztailak 4, larunbata
- 12:00 /18:30 /21:30. Plaza Barria. Cie Bitonio (frantzia) 'L’Home Fort' (45´).
- 18:00 /20:45. Areatzan, CIE 3.6 / 3.4 taldearen (Frantzia) 'L’Homme V.' (30´).
- 19:15 /22:15. Areatzan, Haatik Dantza Konpainiaren (Euskal Herria) 'Itsas Lapurrak' (25´).
- 19:45. Santiago plazan, Zanguango Teatro konpainiaren (Euskal Herria) 'Flujos' (60’).
- 22:45. Arriaga plazan, La Familie Gordini taldearen (Frantzia) 'Du plomb dans le gaz' (50’).
- 24:00. Areatzako zubian - Areatzako kaian, Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen (Euskal Herria / Frantzia) 'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' (45´).
Areatzako kaiko bizilagunentzako oharra
Gaur, uztailak 3, eta larunbatean, uztailak 4, 24:00etatik aurrera eta ordubetez, gutxi gorabehera, ikuskizuna dela eta, Areatzako kaiko bizilagunek perkusioa eta su artifizialek eragindako zarata pairatu beharko dute. Barkatu eragozpenak.