Esparru publikoaren okupazioa eta zenbait ur mozketa gaurko egunerako

uriola.eus 2015eko uztailaren 7a

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, uztailak 7, Felipe Uhagon kalea itxi egingo dute eta ur mozketak egongo dira San Inazion eta Masustegi estratan.

Gaur, uztailak 7, hilak 8 eta 9an, 08:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, itxi egingo da Felipe Uhagon kalea eta espaloia okupatuko da Urritia eta Gordoniz kaleen artean. Ordezko bideka Aureliano Valle eta Gordoniz izango dira.

Bestalde, garajeetako sarrera-irteerak seinalisten bidez egingo dira Urrutia eta Gordoniz kaleetatik eta oinezkoek bidea libre izango dute. alde hori asfaltatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak

Gaur, uztailak 7, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Masutegi estratako 113tik 127ra bitarteko zenbaki bakoitietan; 131, 155, 157, 169 eta 171 zenbakietan, 135etik 147ra bitarteko bakoitietan; 161etik 165era bitarteko bakoitietan; eta 337tik 347ra bitarteko zenbaki bakoitietan.

Masustegi  auzoan eraberritze proiektua egiteko lanengatik hartuko dute neurri hau.

Era berean, 16:00etatik 18:00etara, ura etengo dute Navarro Villoslada kaleko 14. zenbakian eta Orixe kaleko 2, 2bis eta 4 zenbakietan. Kasu honetan, Udal sareko balbula bat konpontzeko kenduko da ura.