Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu Errekalde Zumarkalean izandako istripu bat argitzeko

uriola.eus 2015ko uzt. 7a, 08:30

Bilboko Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu, gaur goizean, Errekalde Zumarkaleko 15. zenbakiaren parean, Juan de Ajuriaguerra kalearekiko bidegurutzean, 06:55 aldera, turismo baten eta motozikleta baten artean gertatu den trafiko istripua argitzeko asmoz.

Horren inguruko daturen bat eman dezaketen guztiei, Bilboko Udaltzaingoko Trafiko Argibideekin harremanetan jar daitezela eskatu die, eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan erabilgarri dagoen 94 420 50 40 telefonoaren bitartez, ahal dela goizeko ordutegian, astelehenetik ostiralera bitartean.