BBK Live sarreren zozketa Uriolako irakurleen artean

uriola.eus 2015ko uzt. 7a, 11:03

EH Bilduko Udal taldeak BBK Live jaialdirako 16 OPI bono eta 12 sarrera jaso ditu Udalaren eskutik eta honek URIOLA eta Bilbo Hiria Irratiaren esku utzi ditu hiritarrek sarreren zozketan parte hartzeko aukera izan dezaten.

URIOLAko irakurleok aukera aparta duzue orain: gure zozketa atalera joan, izena eman eta BBK Live jaialdirako hainbat sarrera irabaz dezakezue.

Zehazki hiru egunetarako zortzi OPI bono eta egun bakoitzeko bina sarrera arrunt (sei guztira) izango dira sariak. Sarrerok EH Bilduren udal taldearen bidez lortu ditu Uriolak, zinegotziek horiek erabiltzeari uko egin ostean.

EH Bilduko bozeramalea den Aitziber Ibaibarriagak adierazi duenez, "EH Bilduk behin baino gehiagotan salatu du Udalak dirutza xahutzen duela PNV-PP-PSE zinegotzientzako opera eta zezenketetarako sarreretan”. Horrez gain, “badira beste sarrera batzuk Udalak jaso egiten dituenak ekimen horiek aurrez diruz lagundu dituelako”. Honen aurrean, EH Bilduk "ez du begi onez ikusten sarrera horiek, nahiz eta Udalari gasturik ez eragin, ordezkari politikoen artean banatzea" eta herritar guztien artean zozkatzea planteatu dute; “ordezkari politikoen pribilegioekin amaitzeko beharra" azpimarratuz.  

Gauzak horrela, EH Bilduko zinegotziek jasotako bono eta sarrera guztiak URIOLA eta Bilbo Hiria Irratiaren esku utzi dituzte, zozketa bidez herritarren artean banatzeko.

Zozketan parte hartzea erraz-erraza da: nahikoa da azaleko orrian dagoen zozketen atalera jo eta bertan izena ematea.