Bilboko taldea 11 kidek osatu dute, 9 suhiltzailek eta 2 udaltzainek. Nazioarteko proba hauetan badute esperientzia Bilbokoek; izan ere, aurreko sei edizioetan emaitza onak lortu baitituzte.
Kirol hauetan lehiatu dira bilbotarrak: arku-tiroan, indoor arraunean, txirrindularitzan, igeriketan, aulkiko press-ean, judoan, taekwondoan, 800 eta 1.500 metroko lasterketetan, 10 kilometroko lasterketan, cross county-n eta stair recen.
Fairfaxeko 'World Police & Fire Games-en' egon ondoren, hurrengo zita Montrealen (Kanada) dute urte bi barru.
Munduko hirugarren kirol ekitaldirik garrantzitsuena
Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak Kaliforniako Atletismo Federazioaren ekimenez sortu ziren, langileen entrenamendu fisikoa sustatzeko asmoz. Hartara, 1967an, federazio horrek Kaliforniako Polizien Jokoak antolatu zituen.
Lehiaketa hartan lortutako arrakasta eta oihartzuna ikusita antolatzaileek txapelketa beste herrialde batzuetara hedatu eta suhiltzaileak sartu zituzten. 1985ean antolatu zuten Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoen aurreneko edizioa, herritarren zerbitzura dauden pertsonen onarpen soziala bilatzen duen kirol ekitaldia, hain zuzen.
Urte birik behin munduko hiri batean antolatzen diren joko hauek, dagoeneko munduko hirugarren ekitaldirik garrantzitsuena dira.
Fairfax herrian, Amerikako Estatu Batuetako Virginian izandako edizio honetan ia 12.000 polizia eta suhiltzailek parte hartu dute. Mundu guztiko 70 herrialdetakoak izan dira eta 60 kirol ezberdinetan lehiatu dira.
Beraz, ekitaldia derrigorrezko kirol-hitzordu bihurtu da munduko polizia- eta suhiltzaile-erakundeentzat. Aukera honetaz baliatzen dira elkarren arteko harremanetan sakontzeko eta esperientziak konpartitzeko, jokoek irauten duten zortzi egunetan antolatutako sinposio, hitzaldi, erakusketa eta beste hainbat jarduera profesionalen bidez.
Bilboko taldearen palmaresa
Urrezko dominak (14)
Suhiltzaileak:
• TRIATLOIA taldeka (3 domina): Jose Angel Izaguirre, Jose Antonio Arnaiz eta Juan Jose Lerena.
• CROSS-COUNTY taldeka (4 domina): Jose Angel Izaguirre, Jose Antonio Arnaiz, Juan Jose Lerena eta Fernando Sancho.
• ARCO FITA 900/ 3D/ 2D FIELD (3 domina): Carlos Sanchez Cardosa
• AULKIKO PRESS (domina 1): Juan Carlos Martin Cirre
• GOLFA banaka (domina 1): Joaquin Colmenero Ares
Udaltzainak:
• TAEKWONDOA (2 domina): Arkaitz Elortz.
Zilarrezko dominak (7)
Suhiltzaileak:
• PISTA 800 m (domina 1): Jose Antonio Arnaiz
• INDOOR ARRAUNA, 2.000 m. (domina 1): Juan Jose Lerena
• PISU HILA JASOTZEA, KONBINATUA (domina 1): Juan Carlos Martin Cirre
• GOLFA taldeka (2 domina): Joaquin Colmenero eta Fernando Sancho.
Udaltzainak:
• TAEKWONDOA (domina 1): Arkaitz Elortz.
• ARKUA (domina 1): Manuel Pino
Brontzezko dominak (3)
Suhiltzaileak:
• CROSS banaka 10.000 m. (domina 1): Jose Antonio Arnaiz
• JUDO (domina 1): Jordi Bocanegra
• TXIRRINDULARITZA/CRITERIUMA (domina 1): Jose Angel Izaguirre