Gaur, uztailak 9 hasi eta hilaren 28ra bitartean, gutxi gorabehera, espaloia okupatu eta Zankoeta kalea itxiko da, Sabino Arana etorbidearen izkinan. Garajeetarako sartu-irteerengan ez du eraginik izango neurriak eta oinezkoek bertatik igarotzeko aukera izango dute uneoro.
Sabino Aranan bide berria egiteko lanek eragingo dute itxiera.
Era berean, gaurko egunean, Masustegi estratako zirkulazioan aldaketak egongo dira. 06:00etatik 20:00etara Masustegi estratako z/gko aldeko aparkalekua okupatuko da. Gainera, ordu tarte berdinean, oinezkoentzako eta autoentzako tartekako etenaldiak egongo dira gune horretan.
Okupatuko den aldea hesiz itxiko da aurretiaz eta neurri hau pelikula bat filmatzeko hartuko da.