Ohi bezala beltzez jantzita eta isilean elkartu da Estatu espainiarreko "azken feminizidio" kasua publikoki gaitzesteko emakume talde bat Bilbon, oraingo honetan Moyua plazan. Elkarri eskua emanda zein hildakoak balira bezala lurrean etzanda, indarkeria matxista ikusaratea eta errefusatzea izan dute xede.
Lagun anonimoekin batera, Udalberriko Carmen Muñoz eta Amaia Arenal zinegotziek parte hartu dute elkarretaratzean.
Feminicidio.net atariaren arabera, 2015ean "46 feminizidio edota asesinatze" gertatu dira Espainian.
Argazkiak: Ecuador Etxea