Inkesta: Zein oporraldirekin egiten duzu amets?

uriola.eus 2015ko uzt. 10a, 08:45

Argazkia: airesafricanos.com

Ametsetan ez dago mugarik, eta opor garaia denez, sei laguni galdetuko diegu euren ametsetako oporraldiaz. Bidaiatzearekin egiten dute amets denek, besteak beste, bada jairik jai bidaiatu nahi duenik ere.

Libe - San Inazio

"Argentinan mendian ibiliko nintzateke eta Mongolian bizikletan".

 

Txapi - Indautxu

"Opor...zer? Zer da hori?".

 

Koldo - San Inazio

"Hiru hilabete emango nituzke mozkor jairik jai, Iralako jaietan hasi eta Uribarriko jaietan amaitu".

 

Bego - Deustu

"Lagun bat, motxila bat eta Hego Amerika".

 

Gorka - Ibarrekolanda

"Urte osoko oporrak hartu eta Tailandiara joango nintzateke gustura Muay Thai teknika praktikatzera". 

 

Eider - Indautxu

"Motxila hartuta ezagutzen ez dudan lekuren batera joaterekin egiten dut amets".