Gaur arratsaldeko 17:30ean eta igandean goizeko 10:00etan egingo diren irteerekin amaiera emango zaio proiektuaren lehen parteari. Irailaren 11n hasiko dira berriro ibilaldiak, azarora arte.
Bi ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Itsas Museoko kaian abiatu eta bertan amaitzen da, eta ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea 946870402 telefono zenbakian –leku guztiak bete arte–.
Beste alde batetik, erakusketa hori dela eta, Itsas Museoa tailer didaktiko berriak ari da prestatzen datorren ikasturteari begira, ikastetxeetako ikasleek uraren ziklo osoa, planetaren iraunkortasuna bermatzeko ezinbestekoak diren saneamendu prozesuak eta Bilboko Itsasadarrak azken hamarkadetan izan duen ingurumen eraldaketa modu errazean uler ditzaten.
Erakusketara egiten den bisitaz gain, tailer horietan hondakin kutsagarriak edo ingurumena errespetatzea bezalako beste gai batzuk ere azpimarratzen dira, bizikidetzarako eta mundu hobea eta bizigarriagoa lortzeko lehentasun gisa. Horretarako jolasak, eskulanak, fitxa didaktikoak… egiten dira, eta erakusketaren mezua indartzen duen magia truku bat erakusten zaie. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek egiten duten jarduera batean itsasadarreko ura aztertzen dute, uraren kalitatea aztertzeko analisi kit baten bitartez.
Tailerrek 3,5 euroko kostua dute, eta prestakuntza edo denbora libreko elkarteen talde antolatuei daude zuzenduta. Beharrezkoa da aurretik erreserba egitea 94 608 55 00 telefono zenbakian. Jarduera uztailaren 24ra arte luzatuko da, eta ondoren irailean berrekingo zaio, ikastetxeei zuzenduta, batez ere.
Beste alde batetik, erakusketa hori dela eta, Itsas Museoa ikasketa tailer berriak ari da prestatzen datorren ikasturteari begira, ikastetxeetako ikasleek uraren ziklo osoa, planetaren iraunkortasuna bermatzeko ezinbestekoak diren saneamendu prozesuak eta Bilboko Itsasadarrak azken hamarkadatan izan duen ingurumen eraldaketa modu errazean uler ditzaten.
Ateak maiatzaren 28an zabaldu zituen erakusketak, kolektore –hondakin urak araztegietara eramaten dituzten hodiak– handiaren itxura duen egiturarekin emango dio ongi etorria bisitariari, eta bertan 70eko eta 80ko hamarkadetako Itsasadarreko argazkiak ikusi ahal izango dira. Izan ere, XIX. mendearen erdialdean, Itsasadarraren inguruak industrializazio-prozesu handia abiarazi zuen, burdin mineralaren ustiaketan eta esportazioan eta industria siderurgikoan oinarrituta, batez ere.
Bilboko Itsasadarra, portu txikia izatetik Estatuko eta Europako industria-gune eta merkataritza-gune nagusietakoa izatera heldu zen. Itsasadarraren bazterrak lantegiz eta portu-azpiegituraz bete ziren. 1900. eta 1975. urteen artean, populazioa laukoiztu egin zen. Inolako antolakuntzarik gabeko hiri hazkundearen eta ingurumen kontzientzia faltaren ondorioz, hondakin urak –etxeetakoak eta industriakoak– zuzenean isurtzen ziren ubidera, aurretik inolako tratamendurik eman barik, ia 2.000 tona hondakin isurtzen ziren egunero, eta, ondorioz, oxigenorik gabeko estolda bihurtu zen.