Iralabarri eta Ametzolako Udako Eskola Irekiak sare komunitario eta herritarren bizikidetzaren alde

uriola.eus 2015ko uzt. 10a, 08:50

Ekainaren 5etik 24ra, Irala eta Ametzola auzoetan, lehenengo Udako Eskola Irekia egin da. Egun horietan komunitateko hogeiren bat eragilek (auzotarrak, kolektiboak, zerbitzu profesionalak),  izaera askotako kultura eta hezkuntza-arloko 30 jardueratik gora burutu zituzten eta auzoa eskola bihurtu zuten.    

Horrela, Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuari (ICI) bultzada eman zitzaion. Prozesu hori auzo horietan garatzen aritu dira La Caixa Fundazioaren Obra Sozialak, Bilboko Udalak eta Gazteleku elkarteak bultzatuta 2014ko irailetik, auzo bietan bizikidetza eta herritarren kohesioa sustatzeko.

Osasun komunitarioa zeharkako ardatza

"Auzo anitza, guztion eskola: Norberaren zaintzatik, komunitatearen zaintzara" izan da Udako Eskola Irekien izena eta izenak berak dioenez ekimen horretako jarduerek osasun komunitarioa ardatz nagusi izan dute. Norberaren zaintzak, beraz, garrantzi handia du ongizate pertsonalaren ikuspuntutik. Eta hortik abiatuta komunitatearen bila joan behar da partaidetza sozialaren bidez.

Osasunaren ildotik hainbat jarduera burutu zituzten. Hauexe azpimarra daitezke:

- Ekainaren 5ean, 12an eta 19an Eskurtze BHIn afektibitate eta sexu-heziketaren tailer batzuk burutu zituzten DBH-ko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat eta irakasleentzat. Haien ardura Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak izan zuen. Ikastetxeko gazteen artean neska-mutil lagunen arteko harreman osasuntsuak sustatzea izan zen haien helburua.

- Ekainaren 15ean, elikadura osasuntsuari buruzko topaketak izan ziren, Iralan, Hegoetxearen egoitzan.  Iñaki Urkixo nekazariak Urduñako ekoizle eta merkatari txikiak burutzen ari diren esperientziaren berri eman zuen. Esperientzia bertako elikagai freskoak Urduñako adineko pertsonen egoitzaren jantokian erabiltzea sustatzeko da.  Hegoetxearen Barazkien Taldeak antolatu zuen jarduera, Iralako ikasleen guraso-elkarte batzuekin batera.

- Ekainaren 16an Eskurtzen, umeen merienda osasuntsuaren tailerra burutu zuten.  50 umek sasoiko fruta freskoaren zaporeaz gozatzeko aukera izan zuten. Gainera, figurak eta brotxeta dibertigarriak prestatu zituzten haien etxekoen aurrean.   Hegoetxearen Barazkien Taldearen eta auzoko pertsona boluntario batzuen elkarlanari esker burutu ahal izan zen jarudera.

- Ekainaren 19an Tomás Camacho ikastetxean kulturarteko jai bat burutu zuten. Ikatetxea, ikasleen guraso elkartea, Torre Urizarko esklerosi anizkoitzaren egoitza eta “Berdinak” garapenerako lankidetza eta hezkuntzako GKE izan ziren antolatzaileak. Auzo guztiarentzat irekita egon zen jardueren programa zabala egon zen jardunaldi horretan. Ikasleen familien jatorria kontuan hartuta, hainbat herrialdetako sukaldaritzetako plater tipikoak prestatu zituzten, hala nola, Txina, Errumania, Maroko, Kolonbia, Nigeria, Brasil eta Paraguaykoak. Horrez gain, bitsaren jaia, puzgarriak, gynkana- ikuskizuna, esklerosi anizkoitzari buruzko informazio-puntua,... Eskolako patioak kulturarteko topaleku bihurtu ziren ikastetxeko hezkuntza-komunitatearentzat, Torre Urizar egoitzakoentzat eta auzoko herritar askorentzat.

- Ekainaren 23an, “Bizikidetza familian, erlazionatzen ikasiz” tailerra izan zen. Ana Sáenzek (Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko psikologoa) eman zuen. Jatorri kultural ezberdinetako 25 emakumek parte hartu zuten jarduera horretan eta familien eremuan bizikidetza hobetzeko zenbait alderdi landu zituzten.

Iralako jaietan gazteak protagonista

Udako Eskola Irekietan esku-hartzeko ildoetan indarra hartu duen bat partaidetza sozialarena da, batez ere gazteei zuzendutakoa.  Ildo honetatik, auzoko gazte-koadrilen, gazte-lonjen eta gazte-kolektiboen partaidetza sustatu da, jaiak antolatzeko orduan; hain zuzen, koadrilen ordezkariak batzeko koordinazio-espazio baten bidez.   Horren emaitza aisialdiko hezkuntza-jardueren programa bete-betea izan da, “Gazteen Olinpiadak” antolatuta gauzatu dena. 11 koadrilek parte hartu dute; guztira 100en bat pertsonak.  Egindako probeetatik batzuk nabarmendu eta aipa ditzakegu:  Bizikleta geldoen probak, rokodromoa, jaietako koadrilen jaitsiera eta tortilla-lehiaketa. Parte hartzeko espazioa zabalik dago, gazteen ekarpenak bideratzeko auzoan hasitako komunitate-prozesuari begira.

"Artistak gara"

Azkenik, ekainaren 24an, prozesu komunitarioak eragina izan zuen Ametzolan, “Artistak gara” umeen jaiaren bidez. Jaian parte hartu zuten familiek eta adingabeek aukera izan zuten umeen artearen tailerrean parte hartzeko, Amiarte entitatearen eskutik antolatuko espazioak eraikitzean oinarritutako proposamen artistikoaren bidez.  Umeak jolas intimistan barna sartu ziren zentzumenak iratzartzeko, koloreen, testuren, materialek eta plazer sentsitibo-motorearen bidez.  “Zirkoaren Eskola” ere izan zen, parkean zehar anotalatutako zirku-jolas batzuen bidez.  Partaideak zirkuko artista bihurtu ziren egun batez, malabareak, aireko akrobaziak, orekak eta abar praktikatuz.