Trafikoa berriz ere martxan Kobetabidean, BBK Live jaialdiaren ostean

uriola.eus 2015ko uzt. 13a, 08:06

Udalak jakitera eman duenez, atzo, uztailak 12, eguerdiko 12:00etatik aurrera, ibilgailuentzat trafikoa berriz ere martxan jarri zuten Kobetabidean, Kobetamendiko garagardotegiaren parean. 

Trafikoa aurreko asteazkenean, uztailak 8, itxita zuten –baimendutako ibilgailuentzako, garraio publikoarentzako eta inguruko auzokideentzako izan ezik- Bilbo BBK Live 2015 jaialdiagatik.

Halaber, jaialdiko kanpaldi gunerako ibilgailuen trafikorako sarbideak, atzo, 16:00etan, ireki zituzten.