Horrela, bada, zirkulazio dinamikoko gune bat sortu eta galtzadako ezkerreko erreia aprobetxatu nahi da funtzio ohikoena denerako; zirkulazioaren beharrizanak orduaren arabera beteko dira.
Erreia ibilgailuen zirkulazio arrunterako erabiliko da 14:00ak eta 20:00ak artean, eta zamalanak modu esklusiboan egiteko erreserbatuko da 08:00ak eta 14:00ak bitartean. Ordu horretan, hortaz, ibilgailu industrialek izango dute aparkatzeko aukera, ez ibilgailuek. Izan ere, ibilgailuren bat aparkatzen bada bertan, Udaltzaingoak isuna jar diezaioke.
Azkenik, astelehenetik zapatura, 20:00ak eta 08:00ak bitartean, aparkatzeko libre utziko da erreia.
Ekimen hau Hirian Merkantziak Banatzeko Planaren barruan dago, Bilboko Udalak 2010ean abian jarri zuena banaketa erosoago, eraginkorrago eta jasangarriago bat egiteko. Izan ere, plan horrek harrera ona izan du merkantzien garraioko profesionalen artean eta inguruko auzokoen artean.
Urkixo zumarkaleko erabilera anitzeko errei berriak zirkulazioaren joan-etorria hobetuko duela espero da eta zailtasun gutxiago izango direla zamalanetan; gainera, zaratak eta emisio kutsatzaileak gutxitzea espero da.