Bilboko Udalak, Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren 27.edizioan parte hartuko duten 38 taldeen berri eman du. Talde hauek, musika munduko adituez osatutako epaimahai batek aukeratu ditu, zehatz-mehatz, aurten lehiaketan Pop-Rock modalitateko 24 taldek, Metaleko 10 taldek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako modalitateko 4 taldek parte hartuko dute.
Lehiaketaren web-orriaren bidez (www.concursovilladebilbao.com) kontsulta daitezke aukeratutako taldeak eta horiek entzun. Taldeek Bilborock aretoan joko dute zuzenean irailetik aurrera. Web-orrian egongo da informazio guztia eta sailkapeneko kontzertuen eta azken kontzertuen jarraipena egiteko aukera ematen du. Taldeak Euskal Herrikoak, Frantziakoak, Poloniakoak, Madrilekoak, Bartzelonakoak, Asturiasekoak, A Coruñakoak, Pontevedrakoak, Badajozekoak, Alacantekoak eta Zaragozakoak dira eta irailetik aurrera Bilborock-en eskainiko dituzte zuzeneko kontzertuak.
Inskripzio-kopuruak %4 egin du gora
Aurten 643 taldek eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko. Gutxi gorabehera aurreko edizioan baino %4 gehiagok. Lehiaketaren modalitate guztietan egin du gora inskripzio-kopuruak. Kategorien arabera, pop-rock modalitatean 466 izan dira izena eman duten taldeak, metalean 125 eta elektronika eta beste joera batzuetako modalitatean 52 talde. Jatorriari begiratuz gero, %20 Euskal Herrikoak dira, Estatukoak %70 inguru, batez ere Madrilekoak eta Kataluniakoak, eta nazioartekoak %10.
Saikatzeko fasean, adituen epaimahaiak hiru pertsonak osatutako gazteen epaimahaiaren laguntza izango du. Aukeratutako taldeek modalitateen arabera antolatutako kontzertuak eskainiko dituzte irailean, urrian eta azaroan.
Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketa
Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa, Bilboko Udalak, 18 eta 35 urte bitarteko gazteez osatutako musika taldeentzat antolatzen duen lehiaketa da, euren taldekako zein bakarkako lanak zabaltzeko eta Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko. Egun lehiaketa, erreferentzia bilakatu da Europako panorama musikalari dagokionez.