Hildako etxegabe bat omenduko dute

uriola.eus 2015ko uzt. 16a, 08:30
Argazkia: BesteBi

Etxerik gabeko pertsonen alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen BesteBi plataformak egin du deia gaurko Bizikidetza plazan.

Herritarrei eta komunikabideei dei egin die BesteBi plataformak "Bizkaian hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte har dezaten".

Omenaldia gaur, hilak 16, izango da, 11:30ean, Bizikidetza plazan, 'Isozaki Dorreen' artean, Bilboko Uribitarteko eskalinatan, alegia.

Ekitaldian, BesteBi plataformako kideek agiri bat irakurriko dute, eta hildako pertsonari eta etxegabeko pertsonei omenaldi xume bat eskainiko diete.

Zortzi urte daramatza BesteBi plataformak Bizkaian lanean, 'etxebizitzarik gabekoek' "bizilekua izatearen alde jarduten".

 

www.bestebi.net