Zirkulazio etenaldia Usanditzaga Musikariaren kalean eta ur mozketa Juan Ajuriagerran

uriola.eus 2015ko uzt. 16a, 08:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurko egunean, uztailak 16, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Usanditzaga Musikariaren kalean. Era berean, ura moztuko dute Juan Ajuriagerran. 

Gaur, uztailak 16, osteguna, 18:00etan hasi eta biharko 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekua kenduko dute Usanditzaga Musikariaren kalean, 1. zenbakitik Done Mikel Auzuneko 9raino. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Metalezko egitura bat muntatzeko itxiko da kalea.

Era berean, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Juan Ajuriagerra kaleko 14tik 22ra bitarteko zenbaki bikoitietan. Neurria, udal sareko ur-hartune bat konpontzeko hartuko da.