Iturburu oinezkoentzako kalea izan dadila exjitzeko sardina jana egingo dute

uriola.eus 2015ko uzt. 16a, 08:15

Karmen eguna denez gaur, arrantzaleen amabirjinaren eguna, sardinak erre eta jatea erabaki dute Iturburu kaleko auzotarrek kalean aldaketak eskatzeko.

Iturburu Bilboko kalerik zaharrenetariko bat da (1835), San Anton zubitik oso hurbil eta Casa Cuna aurrean kokatuta dago, hau da, Bilbo hiriko erdi-erdian. Hala ere, gaur egun, "ikusten duzuen bezala, kale honetan espaloi gabe bizitzen jarraitzen dugu", azaldu zuten joan den ekainean Bilbo Zaharra auzo elkarteko kideek protesta egin zutenean. Hori dela eta, bizilagunek ataritik irtetean "autoak baino ez dituzte aurkitzen; pentsa zer nolako arriskuan jartzen dugun gure burua egunero etxetik ateratzerakoan. Lotsagarria, benetan". Horregatik ibilgailuek pasatzea debekatuta duten oinezko kale izendatzeko eskatu diote Bilboko Udalari.

Eskaileraz josita dagoen kalea da Iturburu, eta ondorioz mugikortasun gutxiko jendea ezin da bertatik pasa, "berdin da gurpil aulkitxo batean baldin bazaude". "Gazte eta sasoi onean egon behar zarela ematen du Iturburu kalean bizi ahal izateko", baina, errealitatea ez da horrelakoa: Iturburuko auzokideen gehiengoa adinekoa da.

Aipatutatako gabeziak ez dira berriak. Bilbo Zaharra auzo elkarteak 1987tik darama horiek salatzen, "ez da marka makala", diote ironiaz elkartekideek.

Sardina banaketa 19:00etatik aurrera egingo dute auzotarrek.

 

[2015-06-08] Iturburu kaleko gabezia "lotsagarriak" plazaratu dituzte auzotarrek

[2015-06-05] Iturburu kalearen egoera salatzeko prentsaurrea