'Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat' programa EHUko eta Deustuko Unibertsitateko gradu-osteko ikastaroetan matrikulatuta dauden gazteei dago zuzenduta. Udal etxebizitzak alokairuan eskaintzen zaizkie, parteka ditzaten, pertsona bakoitzak hilean 55 euroko prezio sinbolikoa ordainduz (argi eta ur gastuak aparte). Horren truke, ikasleek, Otxarkoagako eta Bilbo Zaharreko, ikasleak biziko diren 20 etxebizitzak dauden auzoetako, erkidego proiektuetan eta egoera txarrean dauden taldeei laguntzeko jardueretan lagundu beharko dute.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) berrogeita bost ikasle eta Deustuko Unibertsitateko hamar baliatuko dira ekimen horretaz 2015/2016. ikasturtean.
Euskal Herriko Unibertsitatearen kasuan, eskaria era telematikoan aurkeztu beharko da, ahal izanez gero, Bizkaiko Campuseko webgunean (http://www.ehu.eus/bizkaia) dagoen eskariaren bitartez. Halaber, eta salbuespen gisa, eskariak Leioako Errektoretzaren Eraikinean edo Sarrikon dagoen Informazio eta Erregistro Bulegoan ere entregatu ahal izango dira. Inskripzioak, Deustuko unibertsitatearen kasuan, zuzenean egin ahal izango dira unibertsitatean bertan dagoen Ikaslearen Arretarako Bulegoan. Halaber, ikasleek, webguneko Ostatua eta Harrera sekzioan dagoen dokumentazioa acogida@deusto.es helbidera bidali ahal izango dute.
35 urtetik beherako pertsonak
Programan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da EHUk edo Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituzten gradu osteko tituluren batean matrikulatuta egotea eta 35 urte baino gutxiago izatea.
Goyo Zurrok zuzentzen duen Bilboko Udaleko Etxebizitza Sailetik azpimarratzen denez, Udal Etxebizitzak erakundeak martxan jarritako programa oso interesgarria da, hainbat helburu betetzen dituelako: Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoak biziberritzea eta gaztetzea; unibertsitate mailako prestakuntzaren eta erkidegoarekiko eta gizartearekiko erantzukizunaren arteko bateragarritasuna bultzatzea; eta gazteei –Udal Etxebizitzen arreta jasotzen duen taldeetako bat– eta ikasleei, zehatzago esanez, etxebizitza izateko aukera erraztea.