2015/07/24 19:30
Joan den asteartean, Turkiak okupaturiko Kurdistanen, Daesh estatu islamikoko indar integristek 32 kide internazionalista hil zituzten. Turkiar estatuak irmo kontrolaturiko lurraldean gertatu da hau.
Komite Internazionalistetatik gogor salatu nahi ditugu bi eragileak. Eraso hau eraso zabala da. Alde batetik, Kobane kantoiaren errekuperazioaren aurkako erasoa, eta hortaz, Rojavan (Hego Kurdistan) garatzen ari den alternatiba iraultzailearen aurkakoa. Bestalde, nazioarteko elkartasunaren aurkako erasoa, bereziki kolpatu nahi izan baitituzte laguntzera gerturatutako militante gazteak. Gutxi balitz, eraso honek turkiak Ipar Kurdistanerako bake prozesua lehertarazteko daraman estrategiarekin ere egiten du bat.
Euskal Herriko txokoetatik, gure gogoa hara zuzentzen dugu. Kolpatu dituzten gure kideei, atzera ez egiteko indarra ematen digutenei. Eta baita hiltzaileei ere. Imperialismoaren aurrean, bizitza berria eraikitzen eta eraso guztiak gure sentitzen jarraituko dugu.
Honegatik guztiagatik, Komite Internazionalistek ere, ostiralean Bilbon egingo den elkarretaratzera deitzen dugu. "Suruçeko sarraskia salatzeko eta Kurdistanekin gure elkartasuna adierazketo, kalera!".
Elkarretaratzea: 'ISIS eta Erdoganek 32 internazionalista erail dituzte. Kurdistanekin elkartasuna!'
Uztailak 24 ostirala, 19:30ean, Arriaga plazan.