Euskal Herritik elkartasuna adierazi nahi diete kide internazionalistei eta herri kurduari: "Gure gogoa hara zuzentzen dugu. Kolpatu dituzten gure kideei atzera ez egiteko indarra eman nahi diegu". Komiteek "hiltzaileei" ere helarazi diete mezua. "Imperialismoaren aurrean, bizitza berria eraikitzen eta eraso guztiak gure sentitzen jarraituko dugu", esanez agertu dute lanerako borondatea.
Komite Internazionalistak gaur, hilak 24, kalera aterako dira Bilbon elkarretaratzea eginez. "Suruçeko sarraskia salatzeko eta Kurdistanekin gure elkartasuna adierazketo, kalera!". 19:30ean, izango da, Arriaga plazan, 'ISIS eta Erdoganek 32 internazionalista erail dituzte. Kurdistanekin elkartasuna!' lelopean.