Agorrilean zinema aire librean

uriola.eus 2015ko uzt. 29a, 12:48

Bost film proiektatuko dituzte aire librean agorrilean (abuztuan) Bilboko zenbait auzotan eguraldia lagun. Doako emanaldiak denak. Bereziena azken saioa izango da, Santutxukoa.

Agorrilaren 21ean pantailaratuko dute Santutxuko Karmelo plazan Bypass filma. 2012an Aitor Mazok Patxo Telleriarekin zuzendu zuen bigarren lana. Joan den maiatzaren 7an zendu zen Mazori omenaldia egingo diote proiekzioarekin batera bere auzoan, Santutxun. 

Aurretiaz, lau film eskainiko dituzte. 8 apellidos vascos arrakastatsuarekin hasiko da 'Agorrilean zinema zure auzoan' zikloa, Casilda parkean. Bi egunera ikusi ahalko da Deustuko San Pedro plazan Guillermo del Torok 2006an errodatu zuen El laberinto del fauno. Bi klasiko ondoren, biak Steven Spielberg zuzendariarenak: Tiburón (1975) eta E.T. (1982).

 

FILMAK - EGITARAUA

8 APELLIDOS VASCOS
Martitzena, agorrilak 4 – 21:30 / Casilda Andrearen Parkea

EL LABERINTO DEL FAUNO
Eguena, agorrilak 6 – 21:30 / San Pedro Plaza (Deustu)

TIBURÓN
Martitzena, agorrilak 11 – 21:30 / Errekaldeko Plaza

E.T. EL EXTRATERRESTRE
Eguena, agorrilak 13 – 21:30 / Funikular plaza

BYPASS / Aitor Mazori omenaldia (Euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin)
Barikua, agorrilak 21 – 21:30 / Karmelo plaza (Santutxu)

 

kulturabarrutik.net