Bihar, abuztuak 11, hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Iturriaga zeharkaleko zenbaki bikoitien aldean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe.
Hornidura-sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publukoa eta aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Era berean, bihar hasi eta hilabetez ere, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Lepantoko Guduaren kalean. Aita Remigio Vilariño kaleko bidegurutzearen parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; oinezkoentzat bidea libre mantenduko dute etengabe; eta aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Irtenguneak, oinezkoen pasabidea eta Fundazioarentzako erreserba egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, bihartik hasi eta beste hilabete batez, espaloiaren zati bat okupatuko da San Adrian etorbidean, 14. zenbakiaren parean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute.
Plazara iristeko arrapalak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa
Bihar, abuztuak 11, 16:00etatik 18:00etara, ura kenduko dute Urkixo zumarkaleko 40tik 50era bitarteko zenbaki bikoitietan.
Urkixo zumarkaleko 50ean ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.